BilbaoEszenak 'Artistak Egoitzan' programea aurkeztu dau sorkuntza eszenikoa builtzatzeko

Bizkaie! 2024-03-07 10:16   Kulturea

Proposamenak aurkezteko epea datorren martiaren 11an edegi eta apirilaren 12ra arte egongo da.

Aurreko urtean egin zan legez, lehiaketeak laguntza mueta bi izango ditu: hasierako fasean dagozan proiektuetarako 2.000 eurokoa, eta garapen-faseko proiektuetarako 4.000 eurokoa.

Proposamen eszenikoak sortzea, ikertzea eta horreek zabaltzea helburu dituen sei proiektu artistiko aukeratuko dira BilbaoEszenazen. Deialdia zabalik dago Euskadiko 18 urtetik gorako artista zein kolektibo guztientzat.

Egoitzen iraupena 25 egunekoa izango da gehienez, aurkeztutako eta hautatutako proiektu artistikoan oinarrituta. Egoitzak uriko zenbait espazio eszenikoetan izango dira, garagarrilean, abuztuan, irailean eta urria bitartean.

Horrezaz gan, aukeratutako personek edo konpainiek euren sorkuntza prozesuak ikus-entzuleen edo sektoreko profesionalen aurrean aurkezteko aukerea izango dabe, Bilboko Antzerki eta Dantza Garaikideko Jaialdian, BAD-en, edo Udalak bultzatutako beste edozein ekimen eszenikotan.

Parte hartu nahi daben guztiek BAD jaialdiaren webgunean topauko daben formularioa bete behar dabe eta proiektuaren dossierra erantsi, pdf formatuan.

Artistak Egoitzan

Programaren helburu nagusia laguntzea da, baliabideak eskainiz (ekonomikoak, teknikoak, prestakuntzakoak eta akonpainamendukoak...), eremu eszenikoetan sormen edo ikerketa-prozesu bat landu nahi daben banakako arte-erakunde edo artista guztiei, batez be eszena barriakaz lotura handiena dabenei, interes espezifikoa eta jakintza-alor anitzekoa dabenei, ardatz nagusitzat antzerkia eta/edo jantzea izanik, betiko diziplinakaz lotutako proiektuak baztertu barik, berbarako kaleko antzerkia edo zirkoa.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu