Leize taldeak euren lurraldea eta sustraiak omentzea erabagi dau

Bizkaie! 2024-03-06 09:17   Musikea

Euskal musikea zein kulturea goratu nahi ditu Leize taldeak.

Maite ditut gure bazterrak lainoak ezkutatzen dituanean, orduan hasten garelako ikusten ikusezina, gure barruan kamuflauta dagozan eta gure sustraiakaz konektetan gaituen ezkutuko txoko liluragarri horreek. Testuinguru horretan, Félix Lasak, Leize taldeko gitarrista eta abeslariak, taldearen kantu barria aurkeztu dau, Mikel Laboaren doinua eta Joxean Artzeren berbakaz egindako Gure Bazterrak ospetsuaren moldaketa berezia, hain zuzen be.

Lurrera eramandako bersino honegaz eta Leize taldearen soinu elektriko bereizgarriagaz, euskal musikea zein kulturea goratu nahi ditu taldeak.

Taldearen 40. urteurrenagaz bat eginez, Leize taldeak euren lurraldea eta sustraiak omentzea erabagi dau, euskeraz abestutako bersino harrigarri honen bitartez.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu