Arriagaren 'Festen' produkzinoa, lau MAX Sari irabazteko hautagai

Bizkaie! 2024-03-05 12:58   Kulturea

María Goiricelayak zuzendutako antzezlanak lau izentapen jaso ditu.

Arriaga Antzokiak ilusino handiz jaso dau XXVII. Arte Eszenikoen Max Sarien atontzaileek egindako jakinarazpen ofiziala: epaimahaiak, Antzerki Ikuskizun Onenaren, Eszena Zuzendaritza Onenaren (María Goiricelaya), Gizonezko Aktore Onenaren (Mikel Martinez) eta Emakumezko Aktore Onenaren (Olatz Ganboa) hautagaitzea emon deutse Festen Arriaga Antzokiaren produkzinoari. Madrilgo Teatro Español antzokiagaz alkarlanean egindako obrea da.

María Goiricelayak zuzenduta, Festen Arriaga Antzokian estreinau eben 2023ko urrian euskeraz, eta zezeilean, barriz, gaztelaniaz. Bagilaren 6tik 9ra Madrilgo Naves del Matadero espazioan izango da ikusgai. Gogorazo behar da antzezlana Thomas Vinterbergen Festen pelikularen egokitzapen bat dala, Dogma 95 izeneko mobimentuagaz lotutako filmarena hain zuzen be.

Koprodukzinoak eta kolaborazinoak

Horrezaz gan, Arriaga Antzokiak, MAX Sarietarako hautagaitzak dituen beste ikuskizun bi koproduzidu ditu; Forever (Kulunka Teatroa), sei hautagaitza lortu dituana: eta, Lost Letters ikuskizuna, Lucia Lacarra Ballet konpainiaren proposamenak hiru hautagaitza jaso ditu.

Ganera, Arriaga Antzokiaren kolaborazinoa izan daben ikuskizun bi be hautatu ditue: Todas las hijas eta Tierra de nadie.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu