Emakume zamaketarien lanbidea ezagutzeko erakusketea eta liburua aurkeztu ditue
2024-03-05 08:18 KultureaErakusketea maiatzaren 24ra arte egongo da zabalik.
Bizkaiko Batzar Nagusiak erakundea orain be bozgorailu izango da garai baten lurraldearen aurrerabidean alea jarri eben emakumeena. Oraingo honetan, M-8aren ospakizunakaz bat eginez, omenaldia egingo deutso emakume zamaketarien lanbideari, XX. gizaldia aurreratu artean lurraldeko portuetan lehorreratzen ziran itsasontzietarako salgaien zamalanetan jardun eben emakumeen beharrari, liburua argitaratuta eta erakusketea atonduz. Hareen indarra eta adorea, gizaldietan zehar, eurek jakin barik, Bizkaiko garapen komertzial eta ekonomikoaren oinarrizko pieza bihurtu ziran emakumeak, nahiz eta hareen lana luzaroan ikusezina izan zan gizarteko jentearentzat.
Azken urteotan, Bardintasun Planak bultzatuta, Bizkaiko Batzar Nagusiak erakundeak emakumeekk egindako lanak aldarrikatu eta ikusarazo ditue, bai gizartean onartuta egozanak, bai hain autortuta ez egozanak be. Azken horreen artean dago emakume zamaketariena, ustez gizonezkoei lotu eitekean eginkizuna, baina bost gizalditan ehunka emakumeren sorbalden gainean iraun ebana, zirgariakaz, Bizkaiko fabrika askotako emakume langileakaz edo landa-lanetan jarduten eben emakume baserritarrakaz jazo zan lez.
Liburuaren egileen arabera, andrazko zamaketaria beti ebilen bazterkeriaren eta pobreziaren ertzetan; nahikoa estratifikautako gizartearen azken-aurreko mailan, oreka ezegonkorrari eutsi behar eutsan. Bide batez esanda, gizarte horrek hareen kontrako era guztietako indarkeria onartzen eban, eukien lanagaitik ezeze, emakume izateagaitik be bai. Baina emakume zamaketaria izateak burrukea be baekarren. Garai haretako egunkari batzuek andrazko zamaketariak aurkeztu zituen laneko eta gizarteko gatazka-aldietan, ez ikusle huts moduan, aldarrikapenetako parte-hartzaile aktibo moduan baino.
Kultura-ekimen hau Bizkaiko Batzar Nagusien Bardintasun Planean jasotako ekintzen arteko bat da; gizonen eta andrazkoen artean bardintasun-tratua sustatzeko ekintza zehatzak dagoz batuta, eta alderdi politiko guztien babesa jaso dau. Nafarroako Parlamentuaren ondoren, Espainian bardintasun plan bat onartu eban bigarren erakunde legegilea izan zan Bizkaiko Batzar Nagusietakoa. Bizkaiko aurrerabidean andrazkoen lanari balioa emoten laguntzea da horren ekintzetako bat.
Emakume zamaketariak. Ikusarazi beharreko lanbidea erakusketea
Asmoa belaunaldi askotako emakumeen artean errealidade izan zan ogibidea erakustea da, izan be, dokumentazinoari esker, eta, batez be, Amaia Apraiz Sahagúnek eta María Romano Vallejok egindako azterlanari esker, jakin badakigu emakume zamaketariak izan zirala XVI. gizalditik XX. gizaldiko 50eko hamarkadara bitartean. Lanbideak oraindino be badirau, baina hobekuntza sozialei eta garapen teknologikoari esker, oraingo beharrak ez dau beste garai batzuetakoagaz ezelango antzik. Gaur egun, Espainia zamaketan dabizan emakumeak lanbideko % 5 baino ez dira.
Bizkaiko enpresa-ehunak bizirik irauteko hain garrantzitsua izandako lan hori egiaztatzeko material grafikoa (dokumentu ofizialak, egunkarietako albiste laburrak, argazkiak, ilustrazinoak eta artelanen erreprodukzinoak) batu ditue. Kultura-ondarean adituak diran Apraizek eta Romanok Emakume zamaketariak. Ikusarazi beharreko lanbidea. Zamalanetan aritzen ziran andrazkoak argitalpenean batu daben ikerketa-laneko materialaren barruan dago erakusketako materiala. Hainbat iturri erabili ditue: Bizkaiko Foru Artxibo Historikoa, Bilboko Udal Artxiboa, Euskadiko Artxibo Historikoa, Bilboko Portu Agintaritzea, Sancho el Sabio Vital Fundazinoa, Bilboko Euskal Museoa eta Arte Ederren Museoa.
Batzarretan ikusi daitekezan ilustrazinoen artean, nabarmenak dira Eulalia Abaituaren eta Allende-Salazarren argazkiak, Pedro Telesforo Errazquin Astigarragaren eta Germán Elorza Arrietarenak, Luis Paret Alcázarren (Areatzako bista) eta Juan Eustaquio Delmasen koadroen erreprodukzino zabalduak, edo dokumentu ofizialak eta prentsa-artikuluak (El Cantábrico eta El Liberal).
Iraganean gizarte kapitalistea eregiteko lan-indar bat gehiago izandako emakumea dago deskribiduta hor, biziraun nahian ebilena miseriaren ekonomian –gizonei baino gitxiago ordaintzen eutseen–, etenbako tratu txar eta moralkeria sozial artean. Ia 500 urtean zehar kargatzaile, deskargatzaile, zamaketari edo karga-pisatzaile erabili dira baina andrazkoek beti iraun eben hor, halantxe, gizarteak ikusi gura ez bazituan be. Baldintza latzetan lan egiten eben andra edo emakumeen taldea izan ziran zamaketariak, esklaboen pareko baldintzetan ia.
Maiatzaren 24ra arte Bilbon zabalik egongo dan erakusketearen aurkezpenean Ana Otadui Biteri Bizkaiko Batzar Nagusiak erakundeko buruak azaldu dauenez, erakusketa honen asmoa da barriro aldarrikatzea andrazkoei gure historian egindako benetako ekarpena, gizaldietan zehar euki ez daben ikusgarritasuna emonez. Andrazko zamaketariak ezinbestekoak izan ziran Bizkaiko ekonomian, nahiz eta hareen lanak, garrantzitsua izan arren, pobreziari lotuta iraun eban beti. Liburu hau argitaratzearen eta erakusketearen bitartez, merezidu daben autortzea emon gura deutsagu, adierazo dau Otaduik.
Kontuak kontu, Emakume zamaketariak. Ikusarazi beharreko lanbidea erakusketea Bizkaiko Batzar Nagusietako Erakusketa Aretoan (Hurtado de Amezaga, 6 – Beheko pisua 48008, Bilbo) egongo da martiaren 5etik maiatzaren 24ra.
Sartzea doban.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!