Zelanda taldeak '3AM' abestia kaleratu dau

Bizkaie! 2024-03-05 08:19   Musikea

Eñaut Gaztañagak idatzi dau abestia.

Zelanda taldeak kantu eta bideoklip barria kaleratu dau; 3AM izenekoa. Testu sakona, ansiedade eta egoera mental aldakor bat ardatz hartuta idatzia, izan be, alboan egoteak, gertutasunak eta laguntasunak, ez dau esan gura aholkuz josi behar danik une txarrean dagoana.

Abestian, folk kutsuak antzemoten dira, musika zeltatik hain zuzen be. Ganera, letra baltza izan arren, alaitasunaren garaipena aldarrikauko dau kantuak.  

Kontuak kontu, abestia Eñaut Gaztañagak idatzi eta bideoa Aitor Karasatorrek grabau dau. Horrezaz gan, Lander Anton (taldeko teklatu jotzailea) izan da bideoa zuzendu eta postproduzidu dauena.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu