'Txonbo Plazara!' badator Ibilaldia
2024-03-04 07:50 KultureaIbilaldia 2024 maiatzaren 26an izango da Getxon.
Ibilaldia Bizkaiko ikastolen jaia da. 1978an atondu zan lehenengoz Uribe Kostan eta 1980. urtetik urtero egin izan da. 46. edizinoan, Ibilaldiak betiko helburuei eutsen deutsee: Bizkaiko ikastolen jaialdia izatea, ikastolen hezkuntza-proiektua ezagutzera emotea eta erronka barriei aurre egiteko baliabideak eskuratzea.
Edizino bakotxean ikastola batek atontzen dau jaialdia eta aurtengoa, Algortako San Nikolas Ikastolea izango da, maiatzaren 26an, Txonbo lelopean.
Kanta
Sortzeko prozesua proiektu komunitarioa izan da, ikastolako arlo guztietako personen parte-hartzeagaz. Letrei jagokenez, ALBE Algortako Bertsolari Eskolako kide eta ikastolako guraso, ikasle-ohi eta irakasleak izan dira. Alex, ikastolako guraso bat, arduratu da musikea konposatzeaz.
Abestiaren ahots nagusia, ikastolako ama batek, Eiderrek hain zuzen be, jarri dau. Horrezaz gan, ikasle eta ikasle-ohiek osotutako talde batek borobildu dau kantua. Ganera, Liher taldeko Lide Hernandok be hartu dau parte.
Abestiak, ikastolearen baloiak transmitiduten ditu; Euskalduna, kooperatiboa, gertukoa eta beti be, munduari begira dagoana.
Bideokliparen grabazinoa 3 egunez egin zan; ikastolan eta Algortan zehar. Proiektua jorratzeko hezkuntza komunidadearen parte-hartze masiboa azpimarrau nahi da, izan be, ikasleak, irakasleak, langileak, familiak, ikasle ohiak eta herriko taldeak alkartu ziran kameren aurrean, jantzan, kantuan eta irribarrez.
San Nikolas Ikastolea
Bilboko lehenengo Ikastola klandestinoaren ideatik, bederatzi familiak San Nikolas Irakaskuntza Zentroa sortu eben 1963. urtean. Hasieran, andereño bakarra egoan, Begoña Abaitua eta guztira, hamabi ikasle ziran.
2023 urtean, barriz, 1100 ikasletik gora, 700 familia aktibo eta 140 langile inguruk osotzen dabe San Nikolas Ikastola kooperatiba alkartea. Getxoko kooperatiba ikastola bakarra da gaur egun.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!