Noka Ekoizpena sortu dabe

Bizkaie! 2024-03-01 10:34   Zinemea

Emakume zuzendari barriei zuzenduta.

Noka Ekoizpena sortu dabe; Euskadiko, Nafarroako eta Iparraldeko zuzendari barrien eta estadu mailako produktoreen film luzeei tutoretza eta laguntzinoa emongo dauen programea.

Noka Ekoizpena Zineuskadik bultzatu eta koordinetan dauen programea da, Tabakaleraren laguntzinoagaz, gorabidean dagozen emakumezko zuzendarien film luzeen proiektuen tutoretzea, laguntzinoa eta babesa emoteko.

Programearen konfigurazino lantaldeetan aurreikusita dago zuzendari eta produktore bana, baina alkarregaz edo banaka aurkezteko aukerea emongo da. Banakako zuzendariaren proiekturen bat aukeratuz gero, hainbat produkzino-etxe proposauko deutse, mentoretza-prozesuan laguntzinoa izateko.

Horrezaz gan, prozesu osoan zehar, lau tutorek parte hartuko dabe, proiektu bien jarraipena eginez; Estibaliz Urresola Solaguren eta Rocio Mesa zuzendaritza sailan eta Marisa F. Armenteros eta Alba Sotorra produkzino sailan.

Beraz, programeak, denpora, espazioa, testuingurua eta akonpainamendu profesionala eskaintzen deutsee parte hartzen daben zuzendariei euren filmen garapenaren azken fasean.

Euskadin, Nafarroan edo Iparralden, jaio edo bizi diran eta film luzeen proiektuak dituen emakume zuzendariei dago zuzenduta. Hori bai, gidoia amaituta egon behar da programean aurkezteko.

Deialdia martiaren 1ean edegi da eta 26ra arte egongo da izena emoteko aukerea (hemen).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu