Cock Sparrer, The Baboon Show eta Brigade Loco, III. Mondra & Roll jaialdian

Bizkaie! 2024-03-01 08:31   Musikea

Erosi sarrerak hemen.

Urtero lez, Mondra & Roll jaialdia Arrasateko Monterron Parkean izango da, garagarrilaren 5etik 6ra.

Azken bi urteetan izandako erantzun bikainaren ostean, hirugarren edizinoko baieztapen barri eta indartsuak aurkeztu ditue. Arrasateko jaialdia, barriro be, Europa osoko punk-rock jaialdi garrantzitsuenetako baten lekuko izango da.

Ondoko artista honeek egongo dira berton: Cock Sparrer, Sham 69, The Baboon Show, Madball, High Vis, Bad Nerves, Roy Ellis, The Chisel, Brigade Loco, Les Testarudes, Kaleko Urdangak, Arene 6, Larru Beltzak eta Kontralde.

Sarrerak salgai dagoz hemen. Egun biko bonoa, 65 euroko prezio berezian egongo da martiaren 5era arte.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu