EHUk Kode Etikoa onartu dau

Bizkaie! 2024-02-29 13:03   Kulturea

Arautegi barria erreferentzia izango da unibersidadeko kide guztien jokabiderako.

EHUk badau Kode Etikoa, izan be, Gobernu Konseiluak aho batez onartu barri dau. Ekimena, guztiz barria da euskal unibersidade publikoaren barruko araugintzan. Helburua da jokabide ildo batzuk emotea berton ikasten, erakusten, ikertzen edo kudeaketan dagozan guztientzat.

Errektoreak adierazo dauanez, dokumentua ikaragarri garrantzitsua da, euskal unibersidade publikoa osotzen dogunok gidari izan behar ditugun printzipioak eta balioak zehazten ditualako. Oraingoan babes zabala lortu dogu, kolektibo eta pensakera askotako personena. Hori dala eta, eskerrak emon nahi deutseet proiektuan parte hartu daben persona guztiei.

Kodean adierazoten danez; bardintasunari, askatasunari, egiari, errespetuari, zerbitzu publikoari eta gizartearen aurreko konpromisoari, eta jasangarritasunari eutsi beharko deutsee unibersidadeko kideek. Horrezaz gan, testuan nabarmentzen da unibersidadeak konpromisoa hartzen dauela jakintzea sortu, kritikau eta zabaltzeko; ikasleen heziketa osoa bultzatzeko; euskerearen eta euskal kulturearen garapena eta normalizazioa sustatzeko; nazinoarteko lankidetzea indartzeko; premina bereziko personen integrazinoa bultzatzeko; bakea, justizia eta bizikidetza demokratikoa sustatzeko; eta gizartearen garapen jasangarria bultzatzeko.

Ganera, kodeak ezartzen dau, besteak beste, ikasleek esfortzua egin beharko dabela jakintzea bereganatzeko eta ebaluazino probak behar bezela egiteko eta EHUk bere esku jarten dituen baliabideak behar bezela eta arduraz erabili beharko ditue.

Unibersidadeko Bizikidetza Batzordea arduratuko da Kode Etikoa ezagutzera emoteaz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu