50 jardueretatik gora XI. Euskal Kostaldeko Museoen Hilabetean
2024-02-29 10:13 KultureaMartiaren 1etik 31ra bitartean.
Euskal Kostaldeko Museoen Hilabetearen XI. edizinoak 50 jarduera baino gehiago eskeiniko ditu Bizkaia eta Gipuzkoako 27 kultur ekipamendutan. Proposamen batzuk errepetidu egingo diranez, ia 100 plan izango dira guztira, martiaren 1etik 31ra bitartean: besteak beste, familientzako tailerrak, umeentzako jolasak, bisita gidatu bereziak, dobako sarrerak, janaria probetea, itsasontzian ibilbideak eta zuzeneko ikuskizunak.
Azken urteetakoari jarraituz, museo parte-hartzaileek esfortzu handia egin dabe aurtengo ekintzak bereziak eta esklusiboak izan daitezan. Ganera, jarduera horreetariko gehienak doban izango dira eta holan ez diranak prezio bereziak izango ditue. Programautako jardueren egutegia eta informazino osoa eskuragarri dago hemen.
Euskal Kostaldeko Museoen Hilabetea kostaldeko hainbat udalek, erakunde pribatuek eta Bizkaiko eta Gipuzkoako foru aldundiek kudeatutako museoek eta kultura-gunek diseinautako jarduerei esker izaten da. Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak atondutako ekimena da.
Eskaintza berezia izango daben museoak ondoko honeek dira:
- Albaola Itsas Kultur Faktoria, Pasaia.
- Aquarium San Sebastián.
- Bizkaiko Arkeologia Museoa, Bilbao.
- Arma plaza, Hondarribia.
- Arrantzaleen Museoa, Bermeo.
- Arte eta Historia Museoa, Zarautz.
- Agurtza Itsasontzi Museoa, Santurtzi.
- CristóbalBalenciaga Museoa, Getaria.
- Ekainberri, Zestoa.
- Ekoetxea Urdaibai, Busturia.
- Euskal Herria Museoa, Gernika-Lumo.
- Euskal Itsas Museoa – Museo Marítimo Vasco, Donostia – San Sebastián.
- El Pobaleko Burdinola, Muskiz.
- Gernikako Bakearen Museoa, Gernika-Lumo.
- Itsasmuseum Bilbao.
- Mater Ontzi Museo Ekoaktiboa, Pasaia.
- Muñatones Gaztelua, Muskiz.
- Burdin Hersiaren Oroimenaren Museoa, Berango
- Plasentia Butron Museoa, Plentzia.
- Oiasso Museoa, Irun.
- NautilusIkasguneGeoloikoa, Mutriku
- Bizkaia Zubia, Getxo-Portugalete.
- Sagardoetxea, Astigarraga.
- San Telmo Museoa, Donostia.
- Santimamiñe, Kortezubi.
- Santurtzi Itsas Museoa
- Txakolin Museoa-Txakolingunea, Bakio.
Euskal Kostaldeko Museoen Sarea
2012ko irailean aurkeztu zan Euskal Kostaldeko Museoen Sarea, Basquetour-en eskutik. Gaur egun, sarean 38 ekipamendu dagoz, kudeaketa publikoa zein pribatua dabenak. Helburua eskaintza turistiko bati formea emon, balorean jarri eta kostaldeko eskaintza kulturala zabaltzea zan, bai bertokoentzat, baita Euskadira datozen bisitarientzat be.
Asmo horregaz atondu zan, hain zuzen be, 2013ko bagilean Euskal Kostaldeko Museoen Egunaren lehen edizinoa. Ondoren, alkarlaneko ekitaldi hori martira aldatu zan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!