Bulego, Zea Mays eta Zetak, 2024 Ura Bere Bidean jaialdiko izenen artean
2024-02-28 08:57 MusikeaBizkaia Arenan izango da, urriaren 25ean eta 26an.
IV. Ura Bere Bidean jaialdiak, egun bitan buztartuko ditu euskal musikarien kantuak eta musika sinfonikoa. Aurten, BEC-en izango da, Bizkaia Arenan hain zuzen be.
Bizkaiko Foru Aldundia,Fair Saturday Fundazinoa eta Laboral Kutxa dira Ura bere bidean proiektuaren bultzatzaileak. Fernando Velázquez zuzendariak egingo ditu euskal kantu ospetsuen bersino barriak, Bilboko Orkestra Sinfonikoagaz eta Bilboko Koral Alkarteagaz alkarlanean. Ondoko talde honeek izango dira bertan: Süne, Olaia Inziarte, Janus Lester, Idoia, Bulego, Esti Markez, Zetak, Olatz Salvador, Nøgen, Maren, Huntza, Izaro, Eñaut Elorrieta, ETS, Kalakan, Gatibu, Zea Mays, Mikel Urdangarin, Sorotan Bele, Mikel Markez eta Su Ta Gar.
Betiko lez, kanpoko artista batzuk konbidau ditue aurten be; besteak beste, Jorge Drexler, Celtas Cortos eta Reincidentes.
Zapatuko sarrerak agortuta egon arren, oraindik barikuko sarrerak (Urriak 25) eskuratzeko aukerea dago hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!