Apirilaren 15era arte zabalik saharar umeak udan hartu gura dituenek izena emoteko epea
2024-02-27 07:50 Pil-pileanOrain familia bi ditut goiburupean.
ATFAL Sahararen aldeko Getxoko Alkarteak atonduta, Getxoko Udalagaz alkarlanean, Oporrak Bakean-Vacaciones en paz ekimen solidarioan parte hartzeko ekimena da.
8 eta 9 urte bitarteko saharar umeei, garagarrilean eta abuztuan, Aljeriako Tindoufeko errefuxiatuen kanpamentuetako errealidade gordina ahaztu ahal izateko aukerea eskaintzen deutse programeak. Helburuak dira edade txikikoen oinarrizko beharrizanak asetzea udan; medikuaren azterketea, begietakoa eta haginetakoa ahalbidetzea; beren bizilekuko klima gogorra gogorra ebitetea, tenperaturak 55 gradura heldu daitekezalako; trukaketa kulturala, eta getxotarren artean Saharako herriak bizi dauen egoeraz sensibilizazinoa sortzea.
Aldi baterako harrera-programa honetan udalerriko egoiliarrek zein bertan lan egiten dabenek hartu leikie parte.
Ekimenaren ezaugarriak
• Saharako umeak familietan integrau eta apurka-apurka euren bizimoduetara ohitzen dira.
• Udan zehar zenbait jarduera egiten ditue: txangoak, zaldi gainean ibiltea, Sahararen Eguna Algortako jaietan, herri-bazkaria eta bestelakoak. Jarduera horreetan Saharako umeek eta eurak hartzen dituen familiek parte hartu ahal izaten dabe.
• Aldian behingo topaketak egiten dira, familiak modu boluntarioan joan daitezan eta alkarteagaz eta gainerako familiakaz eretxiak trukatzeko.
• Begirale bat dago, edozer gauza jazo ezkero familiek berarengana jo deien.
• Saharar umeei eta eurak hartzen dituen familiei Getxo Kirolakeko txartela emongo jake harrera hilebeteetan, instalazinoak erabili ahal izateko, baldin eta familiak Getxo Kirolakeko bazkide ez badira.
Udalak, besteak beste, honako gastu honeetarako emoten dau diru-laguntzea: kanpamentuetatik etorteko eta joateko bidaietarako, txangoetarako eta ekitaldietarako. Persona interesatuek izen-emotea egin edo informazinoa eskatu leikie 658 751 359 / atfalgetxo@gmail.com edo Getxoko Udaleko Lankidetza sailean, 94 466 00 17 / lankidetza@getxo.net .
Hiru tona Karabanarako
Aurten 3.048 kilo elikagai eta oinarrizko produktu higieniko batu dira saharar herriaren aldeko Euskal Karabana Solidariorako. Udala ekimen horregaz alkarlanean dabil, Aljeriako Tinduouf kanpamentuetan errefuxiatu sahararrek bizi daben elikadura-krisia arintzen laguntzeko.
Batze prozesua udalerriko ikastetxeetan eta Getxo Kirolakeko instalazinoetan egin da.
Azkenik, gaur, zezeilak 27an, saharar banderea dago da eskegita Udaletxean, urtero bezela, SEAD Saharar Errepublika Arabiar Demokratikoaren aldarrikapenaren eguna dalako. Gogoratu, Getxo Bir Ganduz-eko daira-gaz senidetuta dagoala 1994. urtetik, osoko bilkuran aho batez hartutako akordioa dala eta.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!