Hamar bat konsul Bilbon

Bizkaie! 2024-02-26 07:40   Kulturea

Bihar emongo deutse amaierea Emakumeak Bizkaian jardunaldiei.

Euskalerriaren Adiskideen Elkarteak Bizkaiko Batzar Nagusiak erakundeagaz batera atondutako Emakumeak Bizkaian jardunaldien laugarren edizinoan, honako honeek izan dira aurten: Miriam Alzuri Milanés, Miren Arzallus Loroño, Virginia Knörr Barandiaran, Isabel Urrutia Rasines, Itziar Arriaga Martín, Saioa Eibar Rebollo, María Goiricelaya Burón, Itziar de la Puerta Vallejo, Ana Beobide Laucirica, Eider Inunciaga Serna, Isabel Iturbe Mach eta María Jesús Larrea Jaurrieta. Eztabaida-zikloa bihar amaituko da, Bilboko Kidego Konsularreko hamar bat andrazkok parte hartuta.

Euskalerriaren Adiskideen alkartearen (RSBAP-EAE) Bizkaiko Batzordeak, Bizkaiko Batzar Nagusiak erakundearen laguntzinogaz, emakumeen arazoetan eta gizartean daben rolean sakondu gura daben jardunaldien laugarren edizinoa atondu dau. Ibilpide profesional autortua daben emakumeen ahotsen bidez, andrazkoen aurrerapenak, gainditzeko dagozan erronkak eta aukera barriak erakustea da helburua. Hareen eretxiak mahai-inguruen bitartez entzun ahal izango dira zezeileko lau martitzenetan, Bizkaiko Batzar Nagusiak erakundearen egoitzako Berbaldi Aretoan, Bilbon.

Emakumeak Bizkaian jardunaldien edizino hau bihar amaituko da, Bilboko hamar bat andrazko konsulen eretxiakaz, izan be, eztabaida-foro honetara gonbidau ditue, aurten Bilboko Kidego Konsularraren mendeurrena (1924-2024) dala-ta. Begoña Cavak aurkeztuta eta moderauta, honako honeek hartuko dabe parte bihar eztabaidan: Carmen Díez (Austriako konsula), Sylvie Lagneaux (Belgika), María Pilar Gómez (Kolonbia), Susana Palomino (Filipinak), Carolina Pérez (Finlandia), Marianne Carré (Frantzia), María José Bilbao (Islandia), Silvia Asenjo (Herbehereak), Carmen Uriarte (Turkia), Glenna del Valle (Venezuela) eta Begoña Etxebarria (Norvegia).

Zezeilean, Begoña Cava Mesak atondutako eta Ricardo Franco Vicario eta José Luis Neyro Bilbaogaz batera berak moderautako lau saiotan, aukeratutako hizlarien talde bat batu da, besteak beste, artearen, modearen, komunikazino eta publizidadearen, musikearen, enpresa-barrikuntzearen, antzerkiaren, arkitekturearen eta politikearen arloetan ibilpide sozio-profesional ezaguna daben andrazkoakaz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu