Bilboko 43 gazte izango dira parte-hartzaile XV. First League-n

Bizkaie! 2024-02-26 10:37   Kulturea

Abando, Begoña, Castaños, Basurto, La Perrera eta Otxarkoaga auzoko gazteak hain zuzen be.

Abando, Castaños, Basurto, La Perrera eta Otxarkoagako Umegune eta Gazteguneetako 8 taldetako 43 gazteek hartuko dabe parte datorren zapatuan, martiak 2, 2023-2024ko First Lego League Euskadiko XV. edizinoan, beste 26 taldegaz batera.

First Lego League Euskadi nazinoarteko hezkuntza-programea da eta urtero 6 eta 16 urte bitarteko 650.000 gaztek baino gehiagok hartzen dabe parte, mundu osoko 110 herrialdetatik etorriak. Taldekako ikaskuntza-esperientzia dibertigarrien eta gaikako desafio errealen bidez, programea horrek txikitatik zientziarako eta teknologiarako interesa piztu nahi dau. Talde parte-hartzaileek mundu zientifiko eta digitalerako trebetasunak jorratu eta aurkikuntza, barrikuntza, inklusinoa eta talde-lana lako balioak hartzen ditue.

First Lego League Euskadiko XV. edizinoa Innobasque Barrikuntzearen Euskal Agentziak atondu dau, Deustuko Unibersidadea, Mondragon Unibersidadea eta EHU erakundeekaz batera. Egoiza anitzeko txapelketea datorren zapatuan, martiak 2, egingo da aldi berean, Bilbon, Donostian, Arrasaten eta Gasteizen.

  • FLL Euskadi Bilbo, Deustuko Unibersidadeak atonduta (Bilboko campusa).
  • FLL Euskadi Donostia, Deustuko Unibersidadeak atonduta (Donostiako campusa).
  • FLL Euskadi Arrasate, Mondragon Unibersidadeak atonduta (Arrasateko campusa).
  • FLL Euskadi Gasteiz, EHUk antolatuta (Arabako campusa).

Itxaso Erroteta Bilboko Udaleko Gazteria eta Kirol Saileko zinegotzia Gasteizera joango da Bilboko gazteak animetako.

Taldeak

- Lego ABANDO I.

  • Kategoria: Explore.
  • Taldearen izena: Basofagoak.
  • Parte-hartzaileen kopurua: 5, 10 urtekoak.
  • Barrutia: 6.
  • Jaialdi bat eregi dabe. Bertan, personek beren zaletasunak erakusten ditu hainbat jardueraren bidez.

- Lego ABANDO II.

  • Kategoria: Explore.
  • Taldearen izena: La Perrera FLL.
  • Parte-hartzaileen kopurua: 5, 12 eta 13 urte bitartekoak.
  • Barrutia: 6.
  • Maketa bat diseinau dabe; zaletasunak erakusten ditue, legozko eskultura txikien bidez.

- Lego BEGOÑA.

  • Kategoria: Challenge.
  • Taldearen izena: Alpha Musikers.
  • Parte-hartzaileen kopurua: 8, 5 eta 11 urte bitartekoak.
  • Barrutia: 4.
  • Musikea euren belaunaldi osoari helarazotea dau helburu, bereziki ezgaitasunen bat daben personei.

- Lego CASTAÑOS.

  • Kategoria: Challenge.
  • Taldearen izena: Robohackers.
  • Parte-hartzaileen kopurua: 9, 10 eta 11 urte bitartekoak.
  • Barrutia: 2.
  • Teknologia eta artea barrubatzen dituan proiektu bat egin dabe.

- Lego BASURTO.

  • Kategoria: Challenge.
  • Taldearen izena: Robo-Rock.
  • Parte-hartzaileen kopurua: 8, 10 eta 11 urte bitartekoak.
  • Barrutia: 8.
  • Museoetan errealidade birtualaren teknologia ezartzea proponidu dabe.

- Lego LA PERRERA.

  • Kategoria: Challenge.
  • Taldearen izena: La Perrera FLL.
  • Parte-hartzaileen kopurua: 5, 12 eta 13 urte bitartekoak. 
  • Barrutia: 8.
  • Jazarpena aisialdi partekatuan aztertzen dabe. 

- Lego OTXARKOAGA.

  • Kategoria: Challenge.
  • Taldearen izena: Legotxar.
  • Parte-hartzaileen kopurua: 3, 12 eta 13 urte bitartekoak.
  • Barrutia: 3
  • Parte-hartzaileak erakarteko orduan dagozan arazoak identifiketan ditue.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu