Belako, Euskal Herria Zuzenean Jaialdian
2024-02-26 07:50 MusikeaHorrezaz gan, Nakar, Benizze, Lysistrata eta Vincen García baieztatu ditue.
XXVIII. Euskal Herria Zuzenean jaialdia bagilaren 28, 29 eta 30ean izango da, Arberatze - Zilhekoan (Behe Nafarroan). Ganera, atontzaileek lehen artistak iragarri ditue: Belako, Nakar, Benizze, Lysistrata eta Vincen García hain zuzen be.
Sarrerak dagoeneko salgai dagoz hemen eta martiaren 31ra arte 40 euroko prezioan egongo dira. Egun horren ostean, 50 euroan erosi ahal izango dozuez eta maiatzaren 4an, barriz, 60 euroren truke.
Euskal Herria Zuzenean
1996. urtetik, Euskal Herria Zuzenean ez da festa bat besterik, alkar trukaketa eta gogoetarako benetako egitasmoa baino. Alkarteak, identidade plurala irudikatzen dau, ondoko balio honeek bultzatuz: feminismoa, antikapitalismoa, ekologia, askatasun sexuala, justizia soziala, internazionalismoa, kultura-aniztasuna eta bazterketa-modu guztien aurkako burrukea.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!