Ruper Ordorikak 'Bakarka bi' diskoa kaleratuko dau

Bizkaie! 2024-02-23 12:13   Musikea

Entzun hemen Erruduna abestia.

Martiaren 1ean kaleratuko dabe Ruper Ordorikaren Bakarka bi disko barria, 2018an argitarautako Bakarkaren jarraipena izango da.

Ruperrek bere errepertoriotik 12 kanta gehiago aukeratu eta grabau ditu artifiziorik bako formatu horretan, kantuaren esentzia biluztea ahalbidetzen deutson formatuan. Abesti horreen artean dagoz Erruduna, Zaindu maite duzun hori eta Zaldiak negarrez lako kanta ederrak.

Bakarka bi lana Azkarateko Mamia estudioan grabau, nahastu eta masterizau dau, Jonan Ordorikarenean.

Ruper Ordorika

Oñatin jaio zan 1956. urtean. Hamabi urtegaz Gasteizera joan zan biziten eta giro iluna eta jarrera sortzailearen kontrakoa ezagutu zituan. Ruper Ordorika ezaguna zan Bilboko euskal kultura arloan 1980an Hautsi da anphora bere lehen diskoa grabau ebanerako. Gasteizen ikasle denporetan eta gero, Bilboko Unibersidadean ibilia zan makinatxu bat saltsatan; Pott Bandearen sorreran zeresana izan eban aurrerago kantariaren ibilbidean izan eban garrantziagaiitik. Bertan batu zan, besteak beste, Bernardo Atxaga, Joseba Sarrionandia eta Joxemari Iturraldegaz. Hortik aurrera 28 disko plazaratu ditu.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu