XXIII. Iparraldea Bertan, zezeilaren 28tik martiaren 20ra
2024-02-21 08:46 KultureaKoldo Mitxelena Kulturuneak atondu dau zikloa.
Koldo Mitxelena Kulturuneak atondu dau zikloa, Euskal kultur erakundearen laguntzeagaz. Iragarritako ekitaldien artean, berbaldi bat eta hiru kontzertu izango dira Koldo Mitxelena Kulturunean Santa Teresa komentuko Ekitaldi Aretoan (Donostiako Alde Zaharrean). Ekitaldi guziak euskeraz izango dira.
Kontuak kontu, Ipar Euskal Herriko artisten sorkuntzak zabaltzeaz gan, Euskal Kultur Erakundeak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak aspaldian atontzen daben Iparraldea Bertan zikloak gure lurraldearen kultura aberastasuna hego Euskal Herriko biztanleei ezagutarazotea dau helburu.
Ekitaldi guziak internet bidez jarraitu daitekez (19:00) hemen klikauta.
Egitaraua
Zezeilaren 28an: Habia hirukotearen kontzertua:
Habia taldea 2019an sortu zan Animalia ikusgarriaren musikea joteko. Kristof Hiriartek, LagunArte konpainiaren sortzaile, zuzendari eta musikariak hiru soka-jole eta kantarientzat piezak hautatu, idatzi eta moldatu ditu. 2020an hasi ziran Animalia naiz eta diskoa grabetan LAgunArte estudioan, Bastidan, Patrick Fischegaz. 2021eko bagilean lehenengo diskoa atara eben.
Kontzertuetan, hiru hari eta hiru ahots batera jardungo dira. Tradizionalak zein sorkuntza barriak joten ditue.
Taldekideak dira Elena Haira (altoa, ahotsa); Amaia Hiriart (txeloa, ahotsa); eta Maia Iribarne Olhagarai (biolina, ahotsa).
Martiaren 6an: Elise Diletek eta Antton Hariñordokik idatzi eta Ainize Butronek ilustrautako Haize leizean nerabeentzako eleberriaren aurkezpena.
Martiaren 13an: Arriola-Ezcurra bikotearen kontzertua.
Martiaren 20an: Ekhi Lamberten Inbasioak disko barriaren aurkezpena.
Informazino gehiago hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!