'Larruak eta izurrak', zezeilaren 24tik bagilaren 2ra
2024-02-20 08:03 KultureaLaura Vallés Vílchez komisario dauen erakusketeak eskultore belaunaldi barri bat dau ardatz.
Praktika eskultorikoak gorputzaren ezagutzarantz hartu dau bidea gizakien, animalien eta makinen munduetan, eta hortik ekinez, erakusketa honetan ezagutzera emondako eskulturen, instalazioen eta gailuen aniztasunak berreskuratu egin dau ikumenagaz ezarritako lotura sendoa, laztan modukoko pulsino baten formalizazino moduan, hamarkadatan erakutsitako desatxikimendu historikoaren ondoren. Bizi garen mundu konplexu honetako indarkerien ulertezintasunak, apatiak eta desadostasunak preminaz eskatzen ditue ikasteko, bereizteko eta lankidetzarako beste modu batzuk.
Jagoletzea eta indarkeria, eskulturearen logikei atxikiak, senidetasunak ezartzeko modutzat ikusten dira oraingo honetan, hainbat material erabiliz, besteak beste, metala, hormigoia, erretxina, artilea, odol-hautsa, kaseina, kristala eta larruazala. Nora Aurrekoetxea, June Crespo, Yael Davids, Iman Issa, Sahatsa Jauregi, Tripak, Kimia Kamvari eta Lúcia Kochek ezagutzearen aurreko konpromisoa aztertzen dabeute, baliabideaz eta jakintza diziplinarraren autoridadeaz harago.
Gero eta ukaezinagoa da ezagutza diziplinarra ikuspegi holistikoaren faltan dagoala eta, ostera, arlo jakin baten barruko gaitasun edo irakasbide anitzek eskaintzen dabela alkarregaz bat egiten dabenean. Metodo poliedriko honek, jatorrian antropologiaren arloan eta geroago etnografiarenean erabiliak, askotariko gaitasunak eta esperientziak aintzat hartuta, posizionamendu bat hartzea errazten dau.
Esangura horretan, artistek beren burua hezteko modu bitxi, arduratsu eta atsegin bat planteetan dabe eta hor formea ez dator materiaren aurretik, Tabakalerako publikoak erakusketan parte hartu daian koreografo, zinemagile eta pedagogoakaz kolaborazinoan ibilteko proposamenen bidez. Erakusketearen partaidetzazko izakerea dala eta, Larruak eta izurrak erakusketeak, azken batean, iruditeria eregi eta beste ikaskuntza-kode afektibo batzuk sustatzen ditu, Tabakaleraren testuinguruari adi edo erne dagozanak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!