Mariasun Landak eta Juan Mayorgak jasoko ditue BBK Gutun Zuria Bilbao ohorezko sariak
2024-02-19 07:50 KultureaZezeilaren 27an, 19:00retan, Bilboko Azkuna Zentroan.
Hirugarren aldiz emongo ditue sariok urtero euskal eta nazinoarteko literaturako oinarrizko eragileen sormen-lana saritzen dabenak, ibilbide, lan espezifiko edo kultura-proiektu garrantzitsu bat autortuz.
BBK Gutun Zuria Bilbao sariak, ohorezko makilearen itxuran, Mariasun Landak eta Juan Mayorgak jasoko dabe aurten. Euskal makila tradizionala emongo jake biei, horren bidez errespetua eta errekonozimendua erakusten jakolako persona bati. Sariak gutun zuri bat eskainiko deutse sarituei, hurrengo edizinoan beren intereseko proiektu bat irudikatzeko.
Mariasun Landa euskerazko ume eta gazte-literaturearen barritzaile handia da, eta ospe handia lortu dau egindako lanagaitik, holan Euskal Herrian zein Euskal Herritik kanpo. Txan fantasma, Iholdi eta Krokodiloa ohe azpian liburuak (Ume eta Gazte Literaturako Sari Nazionala) klasikoak dira dagoeneko. Bere obran gizarte garaikidearen kritika sotila an tzemoten da beti, eta indarkeria, genero-rolak eta osasun mentala jorratzen ditu, besteak beste. Bere lana hainbat hizkuntzatara itzuli da, eta, era berean, aipatzekoa da Euskal Herriko Unibersidadadean (UPV/EHU) egindako irakasle-lana, literaturearen didaktikako irakasle titular legez.
Bestalde, literatura-adierazpen guztiez arduratzen dan jaialdia eta arte eszenikoetan programazino egonkorra dauen Zentroa izanik, Azkuna Zentroak antzerkiaren eta egileen ekarpena onartu nahi dau 2022ko Letren Asturiasko Printzesa Saria eskuratu dauen Juan Mayorgaren bidez. Antzerkigilearen ustez, antzerkia topagune eta, beraz, gatazkarako edo gatazkea irudikatzeko gune bat da. Isiltasuna alkarrizketearen oinarrizko zatia da, isiltasuna beharrezkoa baita beste personeari entzuteko.
Erosi sarrerak hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!