'Lege hau oinarrizkoa da Euskadiko transexualen eta intersexualen bizitzea hobetzeko'

Bizkaie! 2024-02-16 07:50   Kulturea

Legeak osoko ikuspegiz heltzen deutse osasunari eta justiziari eta transen bizitzea hobetzen lagunduko dau.



Bilbao Bizkaia Harrok-k poz handiz hartu dau Euskadiko trans legearen onespena: Euskadiko LGBTI harrotasunaren atontzaile garen aldetik, esker ona adierazo nahi dogu, gaurtik aurrera, gure autonomia-erkidegoan bizi diran persona transexualek bizi-kalidade hobea izango dabelako, adierazo dau Aratz Castrok, Bilbao Bizkaia Harro ekimenaren koordinatzaileak: Lege horrek eskubideak zabaldu eta bizitza duina bermatzeko beharrezkoak diran zerbitzu publikoen hobekuntzan sakonduko dau.

Legeak jasoten dauenez, Osakidetzak zerbitzu-eskaintzea handituko dau, lehen mailako arretea hobetuko eta transexualentzako unidade espezializatua sortuko dau. Hezkuntza-arloan, legeak sexu-identidadean oinarrituta ez diskriminetako protokoloak sortzea behartuko dau, eta langile guztiek horren inguruko prestakuntzea jaso beharko dabe. Lan-arloan, diskriminazinoaren kontrako planak taiutu beharko dira.

Bidenabar, edade txikikoen transexualen babesa nabarmendu nahi dogu, izan be, legeak bermatzen dau edadetxikiko transexualei entzun egingo jakela eta erabagiak hartzen parte hartuko dabela. Era berean, edade txikiko persona transexualak babesten ditu gurasoek edo tutoreek nortasuna ukatzen deutsenean eta, beraz, sufrimendu eta defensa-bako egoerak sorrarazoten jakezanean.

Era berean, pozarren gagoz lege honek persona intersexualak berariaz babesten ditualako, debekatu egiten dauelako, jaiotzean, nortasuna eta generoa argi eta garbi zehaztu ezin jaken personek ebakuntza kirurgikoa egiteko beharra. Persona intersexualen aldarrikapen historikoa izan da hori, Euskadik, lege hau dala bide, errespetauko dauena.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu