11.200 persona izan dira erantzun handiko Unibersidade Orientazinorako Azokan

Bizkaie! 2024-02-14 09:37   Kulturea

EHUren Unibersidade Orientazinoko Azokea Bizkaiko Campusean amaitu zan.

EHUazokea, EHUren Unibersidade Orientazinoko Azokea Bizkaiko Campusean amaitu zan, Gipuzkoako eta Arabako Campusetatik igaro ondoren. Informazino-saioetan be parte-hartzaile ugari izan zan. 14.100 plaza bete ziren, persona batzuk saio bat baino gehiagotara joan baitziran. EHUazokea Euskal Herriko Unibersidadeak atontzen dituan orientazino-jardueren barruan kokatzen da eta orientazino-aktibidade nagusia da. Horren bidez, unibersidade publikoak orientazinoagaz dauen konpromisoa agirian jarten da, unibersidade aurreko ikasleek egingo dituen titulazinoak aukeratzerakoan erabagiak behar bezela hartzeko oinarrizko tresnea baita.

UPV/EHUko errektore Eva Ferreira pozarren agertu da edizino honen garapenagaitik: Unibersidadeko ikasketak aukeratzea erabagi garrantzitsua da eta ez da beti erraza izaten. Horregaitik, unibersidade ikasketak hobeto aukeratzen lagundu nahi deutse EHUazokeak ikasleei eta aurtengo edizinoak upealako erantzuna izan dau. Hemen gure gradu-eskaintzeari, sartzeko prozedureari, tasei eta eskatu daitekezan bekei buruzko informazinoa eskaintzen dogu baina garrantzitsuena da fakultade eta eskoletako irakasleen eta etorkizuneko ikasleen arteko hartu-emon personalak, hareen laguntzeagaz zalantza guztiak argitzeko”.

Euskal Herriko Unibersidadeko Ikasleen eta Enplegagarritasunaren arloko errektoreorde Fernando Tapiak orientazino-jardunaldi horreen garrantzia azpimarratu dau: EHUazokea oinarrizko orientazino-jarduerea da etorkizuneko ikasleentzat eta eurenn familientzat, aukerea emoten baiteutse gure eskaintza akademiko zabalaren eta unibersidadeak eskaintzen dituan zerbitzuen idea argia izateko, fakultade eta eskoletako arduradunen eskutik. Arreta personalizatuaren eta informazino-saioen bidez, ikasle izango danak orientazinorik oonena jasoteko aukerea izango dau, unibersidade-ikasketak hautatzeko prozesuan oinarrizko elementua baita. Horren erakusgarri da urtero jasoten dogun bisitari kopurua handitzea.

EHUazokea EHU-k urtero Sarbide Programearen barruan egiten dituan jardueren barruan kokatzen da, unibersidade aurreko ikasleek beren ikasketak aukeratu aurretik ahalik eta informazino gehien izan deien. Programa horren barruan sartzen dira unibersidade aurreko ikasleek martiaren 15tik 23era egingo diran Ate Edegien Jardunaldietan parte hartzea eta unibersidade aurreko ikasleek beren intereseko graduakaz lotutako Jarduera Praktikoak egitea (ikasleek parte hartzen daben eta titulazinoei buruzko ezagutzak hobetzen dituen unibersidade-ikastetxeetan egiten diran jarduerak). Jarduera horreek maiatzaren 27tik b agilaren 21ra egingo dira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu