Euskalduna Bilbao Biltzar eta Musika Jauregiak 25. urteurrena ospatuko dau

Bizkaie! 2024-02-13 12:00   Pil-pilean

ONCEren kupoiaren zezeilaren 17ko zozketan.

Bost miloe eta erdi kupoik zabalduko dabe ospakizuna. Usue Vallejok, ONCEk Euskadin dauen ordezkariak, Miguel Moradok, ONCEk Euskadin dauen Joko Saileko buruak eta Nerea Lupardok, Euskalduna Bilbao Jauregiko zuzendari nagusiak, kupoi hau aurkeztu dabe. Erakundeak kupoi horregaz bat egiten dau urtean zehar urteurren hori ospatzeko egingo diran
ekitaldiakaz.

Euskalduna Bilbao Biltzar eta Musika Jauregia 1999ko zezeilaren 19an inaugurau eben. Federico Soriano eta Dolores Palacios arkitektoen lana, Euskalduna ontziolea kokatuta egon zan dike batean dago. 53.000 metro koadroko leku multifuntzional handi bat da, Bilboko erdigunean, eta askotariko jarduerak eta jarduera ekonomiko, enpresarial, instituzional, sozial eta kultural ugari batzen ditu.

Eraikinak 2.200 lagunentzako auditoriuma dau, baita kongresu, bilera, bulego, atari eta erakusketa-atondoa be. Biltegietarako, tailerretarako, aldageletarako, kamerinoetarako, entsegu-geletarako eta bestelako zerbitzuguneak ditu.

Euskalduna Bilbaok 2001eko Enric Miralles saria irabazi eban Espainiako Arkitekturearen VI. Biurtekoan eta, 2003an, AIPCek (Kongresu Jauregien Nazinoarteko Elkartea) munduko kongresu-zentro onenaren saria emon eutson.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu