25 antzezlan Eibarko Antzerki Jardunaldietan

Bizkaie! 2024-02-13 08:31   Kulturea

Zezeilaren 14tik martiaren 21era arte.

Zezeilaren 14an hasiko da Eibarko Antzerki Jardunaldi arrakastatsuen 47. edizinoa eta martiaren 21ean emongo deutse amaierea. Jardunaldiak programazino zabala dakarz betiko eszenatoki nagusietara: Coliseo Antzokia eta Eibar-Ermua Unibersidadeko Hezkuntza Esparruko antzokia.

Danetara, 22 konpainia pasauko dira 2024ko Antzerki Jardunaldietatik. 25 antezlan izango dira eta horreetatik 8 euskeraz. Horrezaz gan, Lekim Animazioak konpainia arduratuko da Eibarko kaleetan Antzerki Jardunaldien zabalkundea egiteaz. Aurtengo kartela Gorka Aizpurua Serrano eibartarrak diseinau dau.

Aurretiazko salmentea

Antzerki Jardunaldietarako sarrerak erosteko epea zabalik dago, bai aurrez aurre Coliseo Antzokian, bai modu birtualean hemen. Ganera, funtzinoak baino ordubete lehenago erosi ahalko dira sarrerak Coliseoaren leihatilan bertan. Aplikauko diran deskontuak ondoko honeek izango dira:

  • Coliseoaren Laguna txartela dabenentzat, 5 eurotik gorako prezioetarako: Tarifa normala, 15 euro (Coliseoaren Laguna txartelagaz, 10,50 euro) eta 12 euro (8,50 Coliseoaren Laguna txartelagaz).
  • Coliseoaren Laguna txartela erakutsi beharko da sarreran.

Egitaraua

  • Zezeilak 14: Anabel Alonso: Resilientes (hitzaldia).
  • Zezeilak 15: La celestina.
  • Zezeilak 17: Andereño.
  • Zezeilak 18: Tómbola.
  • Zezeilak 19: Poncia.
  • Zezeilak 21: Días estupendos.
  • Zezeilak 22 eta 23: La guerra de nuestros antepasados.
  • Zezeilak 24: El jardín de nuestras posibilidades eta Gurpil gainean.
  • Zezeilak 27: Esnearen kolorekoa.
  • Zezeilak 28: Del color de la leche.
  • Martiak 1: Golden Apple Quartet: Vamos que nos vamos.
  • Martiak 2: Edipo.
  • Martiak 3: Almazenean.
  • Martiak 4: Almacenados.
  • Martiak 7: MIRA HADI. Eulalia Abaitua andre-begietan.
  • Martiak 9: Bihar arte soilik.
  • Martiak 10: N'imPORTE quoi.
  • Martiak 11: Proyecto Helen Keller.
  • Martiak 14: El viaje del monstruo fiero.
  • Martiak 15: La sed del Minotauro.
  • Martiak 17: Aquí no paga nadie.
  • Martiak 18: Nevenka.
  • Martiak 19: Masustondoen patioa.
  • Martiak 20: El patio de las moreras.
  • Martiak 2: BADON.

Informazino gehiago hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu