'20.000 especies de abejas' filmak hiru Goya irabazi ditu

Bizkaie! 2024-02-12 07:50   Zinemea

Juan Antonio Bayonaren La sociedad de la nieve filmak 12 Goya sari eroan ditu.

Goya sarien 38. edizinoan: 12 garaikur irabazi ditu Bayonak Espainiako Zinema Akademiaren galan, besteak beste, film onenarena, zuzendari onenarena, editatze onenarena eta zuzendaritza artistiko onenarena. 1972an Andeetan izandako hegazkin istripuan bizirik urten ebenen gorabeherak ardatz dituan filma, hain zuzen be.

Euskal zinemeak be ekarri ditu Goya sari batzuk etxera, 8 zehatz esateko: hiru jatorrizko gidoi eta zuzendari barri onenenak Estibaliz Urresolarentzat eta antzeztaldeko emakumezko aktore onenarena Ane Gabarainentzat 20.000 especies de abejas fimarentzat izan dira, bi animaziozko film onena eta gidoi egokitu onena Pablo Bergerren Robot dreams-filmarentzat eta bat Cerrar los ojos filmak eroan dau, antzeztaldeko gizonezko aktore onena Jose Coronadorentzat; eta To bird or not to bird-filmak eroan dauena, animazinoko film labur onena (Martin Romerok zuzendutako eta Unikok produzidutako lana) eta O cornorentzat, emakumezko aktore barri onena, Janet Novasentzat.

Gota sariak emoteko galan Sigourney Waver aktorea protagonista izan da: AEBetako aktoreak Nazinoarteko Goya Saria irabazi dau eta berbaldian María Luisa Solári dedikau deutso saria, 30 bat pelikulatan Weaver-en ahotsa gaztelaniara ekarteko bikoizketa lanak egin dituanari.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu