Iñaki Viñasprek irabazi dau finalerdietarako hirugarren txartela
2024-02-12 07:52 BertsolaritzeaHurrengo saioa, zezeilaren 24an izango da Aramaion, Kultur Etxean, arratsaldeko 17:30ean.
2024ko Arabako Bertsolari Txapelketea matxan dago baina nabarmendu behar da berrogei urte bete joan dirala Arabako lehen txapelketea jokatu zala.
Saioari jagokonez, lan danak amaituta Iñaki Viñaspre izan da punturik gehien metatu dituan bertsolaria.
XVI. Arabako Bertsolari Txapelketako hirugarren saioa Laudion jokatu da. Ondokoak izan dira kantau dabenak:
- Felipe Zelaieta Txurruka (Mallabia/Gasteiz).
- Martin Abarrategi Sarrionandia (Aramaio).
- Izar Mendiguren Cosgaya (Laudio).
- Iñaki Viñaspre Simon (Abetxuku).
- Unai Anda Delika (Ametzaga).
- Asier Otamendi Alkorta (Urretxu/Gasteiz).
Lehen fasean, 13na bertso puntuagarri kantau ditue bertsolariek. Ariketa guztiak egin ondoren, Iñaki Viñasprek lortu dau puntu gehien, 263 puntu hain zuzen be. Hiru final laurenetako puntuazinoaren hurrenkeran osotuko dira finalerdiak. Puntuazinoak ondorengoak izan ziran:
- Iñaki Viñaspre: 263 puntu.
- Asier Otamendi: 251.5 puntu.
- Unai Anda: 251 puntu.
- Izar Mendiguren: 241.5 puntu.
- Martin Abarrategi: 233.5 puntu.
- Felipe Zelaieta: 214.5 puntu.
Hamahiru lagunez osotutako gai-jartzaile taldeko Oier Azkarraga Grajale izan da Laudioko aurkezlea. Lehen faseko, final laurenetako epaimahaian dagoz: Ekaitz Elorriaga Anduaga, Aitor Jimenez Tolosana eta Egoitz Iradier Martinez de Albeniz. Endika Jimenez Enbeitak egin ditu idazkari lanak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!