1.600 ikaslek Aratusteetako Desfilean parte hartu dabe

Bizkaie! 2024-02-09 13:48   Pil-pilean

Guztira, uriko 10 ikastola izan dira bertan.

1.600 ikaslek Aratusteetako Eskolen Desfilean parte hartu dabe, uriko kale nagusiak zeharkatuz. Farolín eta Zarambolasek gidautako ekimena Albiako Lorategietan hasi eta Kale Nagusitik eta Arenaletik pasau da Plaza Barrira heldu aurretik. Bertan, ohiko txokolatada eta Pirata Festa musika-ikuskizuna egon dira.

Aurten, Bizkaiko uriburuko 10 eskolak parte hartu dabe desfilean: Zurbaran Eskola, Juan M. Sánchez Marcos, Mujika Eskola, Tomas Camacho Eskola, Ángeles Custodios, Esclavas SC-Fátima, Cervantes Eskola, Zazpi Landa, Artxanpape Ikastola eta Iparragirre Ikastola.

Bihar, hilak 10, txikiek Aratusteetaz gozatzen jarraitu ahal izango dabe, Plaza Barrian izango diran tailerretan (11:00-14:30), Terra festa umeentzako ikuskizunean (17:00) eta Pedro Ibarretxe plazan egongo dan Gargantuan (12:00-14:30).

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu