Band of Horses, Mavis Staples eta L7 be izango dira Azkena Rocken
2024-02-09 12:39 MusikeaEguneko sarrerak zezeilaren 14an jarriko dira salgai.
Azkena Rock Festival rock & roll musika-jaialdi garrantzitsuenak azken artisten izenen barri emon eta egunez eguneko egitaraua aurkeztu dau. Bagilaren 20an, 21ean eta 22an izango da Gasteizko Mendizabalan.
Band Of Horses taldea artista-zerrendako maila altuenera igo da bere abestien magiari esker, eta lehendik iragarri eben artistegaz partekatuko dau kartela: Queens Of The Stone Age, Sheryl Crow eta Jane’s Addiction.
Horreezaz gan, ARFren 22. edizinoan, Mavis Staples soularen legenda; L7 taldeko neskak, Bricks Are Heavy disko mitikoa jotzen; sekula baino aktiboago dagoan Redd Kross taldea;, Warren Haynes Band, lehenago Gov’t Mule talde mitikoaren buru izan ostean; The Real McKenzies-en punk zelta, eta Michael Monroe-k eta Hanoi Rocks taldeko beste kide ohi batzuek osotu eben Demolition 23 kultuzko bandea, disko bakarra kaleratu dauena eta Estaauan sekula jo gabekoa; La Perra Blanco rockabilly hirukoa, Whispering Sons taldearen post-punk barria eta Entropía gasteiztarren rock psikodelikoa iragarri dabe.
Bonuak salgai dagoz, eta eguneko sarrerak zezeilaren 14an 10:00etatik aurrera erosi ahal izango dira, hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!