UPV/EHUren Unibersidade Orientazinoko Azokea Bizkaian

Bizkaie! 2024-02-09 09:25   Kulturea

Helburua da eskaintzen diran graduak aurkeztea eta unibersidade aurreko ikasleei ikasketak aukeratzen laguntzea.

Zezeilaren 10ean, zapatuan, 09:00etatik 14:00etara, Euskal Herriko Unibersidadeak EHUazokea Unibersidade Orientazinorako Azokea egingo dau Bizkaiko Campusean, Ekonomia eta Enpresa Fakultadean (Sarriko) eta Bizkaia Aretoan. EHUazokea aukera parebakoa da UPV/EHUk datorren 2024-2025 ikasturtean eskainiko dituan graduko ikasketak eta unibersidadera sartzeko prozedura guztia gertutik ezagutzeko.

Euskal Herriko Unibersidadeko errektoreak, Eva Ferreirak, azokea bisitauko dau 11:00etan Ekonomia eta Enpresa Fakultadean (Sarriko) sarreran.

EHUazokan, fakultade eta eskola guztietako irakasleek arreta personalizatua eskainiko deutse unibersidade aurreko ikasleei standetan, eta informazio saio kolektiboak be egingo dira. Holan, EHUazokea aukera ederra da gure unibersidadea eta graduko ikasketen eskaintzea hobeto ezagutzeko eta etorkizuneko unibersidade ikasketei buruzko duda guztiak argitzeko.

Standetarako sarbidea librea izango da, baina derrigorrezkoa da izena emotea informazino saioetara joateko.

Informazino gehiago EHUazokeari buruz hemen.

2024-2025ko gradu eskaintzearen gaineko gorabeherak hemen.

Euskal Herriko Unibersidadeak bere hiru campusetan egin dituan azoketan hirugarrena eta azkena da Bizkaiko EHUazokea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu