Guggenheim Bilbao Museoak Giovanni Anselmori eskainitako erakusketea dakar
2024-02-07 07:59 KultureaZezeilaren 8an, Guggenheim Bilbao Museoak Giovanni Anselmo. Ostertzaz gaindi aurkeztu dau.
Erakusketea oraintsu hildako artista italiarraren praktika artistikoaren azterketa oso bat da. 40 obra baino gehiagoren bidez, erakustaldia ibilbide edo bidaia legez pentsauta dago eta artistearen obrarik enblematikoenak eta kokapen zehatzeko beste artelan batzuk lotzen ditu.
Espazioa, denporea, orientazinoa, eremu magnetikoak nahiz planetearen grabitazino-indarrak Giovanni Anselmoren lengoaia artistikoa zehazten dabe.
Artistea erakusketearen prestakuntza-lanetan erabat sartuta ibili zan joan dan abenduan hil baino egun gutxi batzuk lehenagora arte; erakustaldiak, beraz, haren bitalismo sakona, itxi dauen ondarearen handitasuna eta bere ekarpenaren esangurea zintzo transmitidutea dau helburu.
Haren garaiko zenbait kezka eta hausnarketa artistikogaz bat etorri arren, eta 1960ko hamarkadako amaieran Italian sortutako Arte Povera mobimentuaren erreferente izan arren, Giovanni Anselmok etiketa danak ebitau zituan hamarkadaz hamarkada estiloak edo jokerak alde batean itxi eta corpus artistiko propioa sortuz.
Guggenheim Bilbao Museoak Giovanni Anselmo. Ostertzaz gaindi aurkeztu dau. Giovanni Anselmoren (Borgofranco d’Ivrea, 1934–Turin, 2023) jardun artistikoaren analisi osotua, ibilaldi edo bidaia baten antzera osotua, artistearen ibilbideko obrarik adierazgarrienak eta kokapen zehatzeko artelan batzuk alkarregaz lotzeko eta Anselmoren lanen eta ikusgai dagozan eremu arkitektonikoaren artean sortutako hartu-emonaka azpimarratzeko asmoz.
Kontuak kontu, gaur, zezeilak 7, arratsaldeko 18:00etan, Museoko Entzungelan, inaugurazino-hitzaldia eskainiko dau Gloria Mourek —artearen historialaria, kritikaria eta erakusketearen komisarioa— Giovanni Anselmoren omenezko gorabeherak jorratuko ditu. Artistea joan dan abenduan hil zan, eta oso inplikauta egon zan erakusketa honen sorkuntzan.
Zezeilaren 8an, jentaurrean izango dira Gloria Moure, komisarioa, eta Juan Ignacio Vidarte, Guggenheim Bilbao Museoko Zuzendari Nagusia.
Arratsaldean, 19:30ean, inaugurazio-ekitaldia izango da eta aretoak zabalik izango dira konbidatuentzat.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!