Zea Mays taldea AEBetan eta Mexikon lehenengoz

Bizkaie! 2024-02-01 08:16   Musikea

Horrezaz gan, Iruñarock eta Viñarock jaialdietan izango dira.

2023an, Zea Maysek azken diskoa aurkezteko bira arrakastatsua egin eban, Adore, Kemena, Kuraia izenpean. Ibilbidean, Euskal Herriko areto guztiak betetea lortu eben, bertako entzuleen lotura eta babesa sendotuz.  Madrilgo Wurlitzer areto ezaguneko sarrerak agortu zituen eta marka handia izan zan hori, nazino mailan gero eta indar handiagoa dabela erakutsiz.

Publikoaren erantzun bikain horrek, Zea Maysek bere jatorrizko eskualdean dauen etenbako eragina nabarmentzeaz gan, estaduaren beste alde batzuetan publiko anitza eta sutsua erakarteko dauen gaitasuna be erakutsi dau.

Halan da ze, aurten urrats garrantzitsua emongo dau nazinoartean, Estadu Batuetara eta Mexikora joanez. Kaliforniako San Frantziskon eta Boiseko (Idaho) Treefort jaialdian parte hartzeaz gan, Zea Mays taldeak Guadalajaran eta Mexikoko urian eskainiko ditu kontzertu bi. Horreezaz gan, Madrilgo Beeweek zikloan parte hartuko dau, besteak beste, Camellos, Juno, Anne B Sweet eta Los Estanques talde garrantzitsuakaz batera.

Horrezaz gan, Iruñarock eta Viñarock lako jaialdietan izango dira bilbotarrak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu