Jasone Akizu (Zaranbolas): 'Bilbo! Urten! Urten Mozorrotuta!'

Andoni Mugica Lopez 2024-02-05 07:55   Barriketan

Lutxo Egia idazlea eta Jasone Akizu izango dira, hurranez hurran, aurtengo Farolin eta Zaranbolas. Bilbok konparsen eskutik Aratusteak berreskuratu zituala 45 urte beteko dira aurten eta 40 urte personaje botxero horreek sortu zirala.

Farolin bilbotarra da, Bilbon bertan jaioa izan ez arren, bere jardun profesional edo publikoagaitik harrotzen dana eta gainera beti haizez beterik dabilena mundu guztiari esaten bera Botxokoa dala. Semper Plus Ultra (Beti harago) izan leiteke Farolinen goiburu nagusia.

Lutxo Egia del Rio, Farolín, Santanderren 1969an sortutako bilbotarra dogu, soziologoa ikasketaz, idazlea eta performerra ofizioz. Zazpikaleetako Bira espazioko kultura koordinazinoan dabil baina nobelak, ipuinak eta antzezlanak idatzi eta argitaratu izan ditu. Gaur egun, antzezlan bi ditu martxan: Identitarteak (Galder Perezek eta Ane Zabalak antzezten dabena) eta Hamalau (Mikel Martinezen eskutik). Mozorrozalea izanik, inoiz ispilu aurrean jarri eta Oxtul Aige alter ego trabestitua bueltau deutso kristalak, egiazko identidadea zein zan ez genekiala.

Zaranbolas Bilboko persona bat da, ezerk ozpindu edo bizitza aldarazoko ez deutsona. Ondo bizitea gustetan jakona, Carpe Diem / Gozau ahal dozun bitartean da bere bizimodua ondoen adierazoten dauen goiburua.

Jasone Akizu Perez, Zaranbolas, Ondarroan jaio zan 1967an. Txistularia dogu bera eta txistu irakasle moduan dabil BilbaoMusika Eskolan. Azken urteotan Euskal Herriko txistularien Alkarteko lantaldeko kide izan da, lehenik Bizkaiko ordezkari eta gaur egun alkarteko idazkaria dogu. Umore onean egoten eta une bakotxaz gozetan saiatzen dan personea.

Halanda ze, Bilboko Aratusteetako protagonistakaz egon gara, jaiaei buruz ze espero daben jakiteko.

Lutxo Egia

1.- Aratusteen hasierea badator; zelan zabiz biziten azkenengo egunak?

Egia esateko ilusino handiz. Farolin izateko esan eustienean kriston ilusinoaz hartu neban eta eskertuta sentiduten naiz. Pozez eta aldi berean be arduraz gabiz epaiketea ensaietan. Horrezaz gan, poliki-poliki Farolinen papelean sartu eta eta neurria hartzen nago.

2.- Zelan sentiduten zara jaietako Farolin rolean?

Hasieran, nahikoa arraro baina gero eta erosoago sentiduten naiz personajeagaz; haren goiburua, Semper Plus Ultra (Beti harago) da eta ni neu, pixkat sobradoa edo fanfarroia nazenez...[Barreak] Ez hainbeste, baina behintzat beti saiatu naz harago joaten. Beraz, eroso sentiduten naiz Farolinen azalean.

Santanderren jaiotakoa naz, oso bilbotarra nazen arren. Oso txikitatik Bilbon bizi izan naz. Ganera, pentsetan dot, bilbotarra sentiduten dana hemen bizi dalako, hartu-emon sarea sortu dauelako edo neurri batean komunidadeari ekarpen txiki bat egin nahi badeutso, oso gustora egotekoa dala Farolin personajea.

3.- Bira espazioko kultura koordinazinoan zabiz baina nobelak, ipuinak eta antzezlanak idatzi eta argitarau izan dozuz. Gaur egun, zeure obren egokitzapen bi dagoz ikusgai antzezlan formatuan: Identitarteak (Galder Perezek, Ane Zabalak eta Aitor García de Vicuñak antzezten dabena) eta Hamalau (Mikel Martinezen eskutik). Ilusinoz?

Bai, azken bizpahiru urtetan batez be, antzezlan txikiak idatzi izan ditut eta horrezaz gan, idazten jarraitzen dot. Oso gustura eta eskertuta nago Galder, Aitor, Ane eta Mikel artistakaz. Azkenean, bakotxak bere aldetik, obrak produziduten ditue eta esangura horretan pozik.

Egokitzapenean askatasun osoa emon neutsen, izan be, eskermentu handiko artistak dira.

4.- Bilbotarrei mezu berezik emon gura deutsezu?

Mezurik baino akaso gogoeta txiki bat, izan be, oso uri berezia da gurea; betiko lez jarraitzea, halanda ze, Bilboko ospakizunak eta jaia beti izan dira oso parte-hartzaileak. Uste dot, hori dala bertoko marka nabarmena.

Eredu horri eustea gura dot, oso interesgarria dalako eta ganera, honaino ekarri dosku.


Jasone Akizu


1.- Karnabalen hasiera-data hurreratzen dago, nerbiorik?

Bai, gauza barriak diranean kontuan izan behar dozu ez dala zeure terrenoa. Beraz, ensaioak intensoak izan dira [Barreak]. Esperientzia ona. Hori bai, hasieran nahikoa urduri ibili naiz, izan be, antzerkia gauza barria da neuretzat, baina behin hasita, lasaitzen joan naiz eta azken egunetako gorabeherak espero dot lasaiago hartzea.

2.- Zelan heldu zara jaietako Zarambolas izatera?

Ez neban espero. Ez daukat Konparsakaz ezelako  kontakturik, ez dakit zein dan bertako lantaldea. Hori bai, zeintzuk diran badakit, izan be, danok ezagutzen doguz Aste Nagusiari esker. Onartzen dot erronkea, kriston erresponsabilidadea dala badakkit baina... Bilbotarra izango banintz, pentsetan dot ohore itzela izango zala, baina ez naz bilbotarra eta horrek esan nahi dau dana emon behar dodala, zeozergaitik aukerau nabe eta. Oso-oso pozik nago, benetan.


3.- Horrezaz gan, BilbaoMusikako irakaslea be bazara, baita Hamaikaburu Txistulari Alkarteko zuzendaria be. Beti be kulturan sartuta?

Bai, beti. Urte asko daroadaz holakoetan. Kasulidadea da gehien gustetan jatana eta neure profesinoa bat izatea. Azkenean beti mobiduten naiz leku jakinetatik. Dana da kolore batekoa.

4.- Antzerkia eta txistua buztartzea aurreikusten dozue? Aratusteen aurkezpenean lez?

Aurkezpenean, Lutxok proponidu eustian Viva la vida (Coldplay) abestia txistuagaz jotea. Hasiera batean, arriskutsua ikusi neban, izan be, doinu ezagun bat da, talde oso ezagun batena eta neure instrumentuagaz bakarrik jotea erdi bidean geratu daiteke, hau da, irabazi baino galdu.

Bildur horregaz, musikea grabau eta Lutxori bialdu neutson; asko gustau jakon eta egia esan, oso ondo geratu zan. Ganera, zapatuan (hilak 3) bazkaria daukagu eta ondo paseteaz gan, jaiotan zer egingo dogun pentsetea da asmoa. Aukera ederra izan daiteke holako zeozer barriro be egitea.

5.- Lutxo eta biok, pareja bitxia egiten dozue. Hori bai, biok kulturearen munduan sartuta zagoze, nabaritzen da kimika ona zuen artean. Zer moduz lankidetzea?

Bai, oso ondo ulertzen gara. Ganera, kriston suerte ona izan dot beragaz, oso-oso jatorra da eta beti dago prest danatara, bizitza erraztuz.

Halanda ze, ez neban ezagutzen horren aurretik eta zelan moldauko ginan ardurea neban, baita neure partez be, izan be, bakotxak bere gauzak eta lan egiteko moduak daukaz, baina danak oso ondo urten dau eta oso pozik nago.

6.- Bilbotarrei mezu berezik emon gura deutsezu?

Urteteko! Urteteko Mozorrotuta! Aurtengo gaia literaturea da, eta literatureari buruzko trajeak nik uste dot danak dirala, izan be, dana dago idatzita. Lotsatiak ez izatea, eta urteteko kalera, animo onean eta disfrutetako!

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu