Maloa Brothers taldeak abesti eta bideoklip barria kaleratu ditu

Bizkaie! 2024-01-30 09:29   Musikea

Quem controla izenekoa.

Maloa Brothers taldeak Quem controla hip hop abestia kaleratu dau, antzeko erritmoak eskainiz. Hirukote bilbotarreko kideak lehendik La Raiz, Sutan eta Nativa taldeetan egondakoak dira eta 2023tik dabiz euskerea, portugesa eta gaztelania euren abestietan buztartzen.

Quem controla abestia Ieltxu Gimenezek grabau dau eta bideoa Javi Gonzalezek zuzendu.

Baga-Biga Musika Ideak kolektiboak babesa emon deutso Maloa Brothers taldeari eta hemendik aurrera kontzertuen kudeaketea Baga-Bigari jagoko.

Entzun eta ikusi hemen abestia.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu