Beikozinik ateak zarratu ditu

Bizkaie! 2024-01-26 07:55   Musikea

Bederatzi urte bertan egin ostean.

Argazkia: Beikozini (Instagram). | Ikusi handiago | Argazki originala

Sare sozialen bitartez Ondarroako Beikozini Aretoak ateak zarratuko dituala adierazo dau; Esker onez eta pena handiz Beikozini azken geltokira iritsi da, eskerrak eman nahi deutsegu geure 9 urte eta erdiko ibilbidean era batera edo bestera lagundu doskuen guztiei, baina, tamalez, ezin dogu jarrraitu geure proiktuagaz, oroimen on asko eta ederregaz geratzen gara sasoi ilun honeetan, Agur Ondarru!!.

Ondarroako herriarentzat eta Euskadikoentzat galera handia da, baita bertoko musika eszenarako be.

Bertan kontzertuak egin dituen artistek tristuraz hartu dabe albistea sare sozialetan, besteak beste, Besarkada erraldoia eta eskerrik asko emondakoagaitik! (Olatz Salvador); Etxean bezela sentidu gara ta ze pozik egn genduan bueltako bidea. Eskerrik asko gu bezalako taldeei aukerea emoteagaitik (Nhilband); Besarkada handi bat eta eskerrik asko (Jon Basaguren); eta Animo Lagunok! (Delirium Tremens).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu