Euskaltzaindiak 2023an hildako euskaltzainak omenduko ditu Donostian
2024-01-25 07:48 KultureaHilaren 26an, Ageriko Bilkurea 12:00etan hasiko da, Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitzan.
Urtero, Euskaltzaindiak gorazarre egiten deutse aurreko urtean hildako euskaltzainei, izan oso, emeritu, ohorezko edo urgazle. Ohitureari jarraituz, igaz hildakoak omenduko ditu Akademiak bariku honetan, urtarrilaren 26an, Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitzan (Jargi aretoa). Ekitaldiaren buru izango dira Irune Berasaluze Gipuzkoako Foru Aldundiko diputadua eta Andres Urrutia euskaltzainburua.
Goizeko 10:00etan, Euskaltzaindiak urteko lehen Osoko Bilkurea egingo dau bertan, eta 12:00etan hasiko da Ageriko Bilkurea, Jargi aretoan. Joxan Goikoetxea eta Olatz Prat musikariek egingo dabe sarrerakoa, Izarapean abestia interpretauta; ondoren, banan-banan irakurriko dira igaz hildako bost euskaltzainen profilak, hau da, hilbarri-txostenak: Joxe Mari Iturraldek irakurriko dau Joan Mari Irigoieni jagokona, Paulo Agirrebaltzategik Joseba Intxaustirena, Peio Jorajuriak Mixel Oronozena, Lontzo Zugazagak Jose Maria Rementeriarena eta Josu Zabaletak aletuko dau Xabier Mendiguren Bereziarturen profila. Tarteka, musikariek beste pieza bi joko ditue: Ez dolu egin eta Beltz, beltz, beltz.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!