Argitaratua 'Western garaikidea 1962-1992', Nosferatu bildumako liburu barria

Bizkaie! 2024-01-24 12:43   Kulturea

Carlos Aguilarrek eta Pablo Fernándezek koordinauta.

Liburua AEBetan esanguratsua da Western garaikidea 1962-1992. Liburuaren sarreran, koordinatzaileek hau dinoe:

1962tik 1992ra bitarteko hiru hamarkadetan zehar Hollywooden produzidutako westerna oso berezia da AEBetako zinemearen historian: Filmak proemioa eta epilogoa dakar: Ride the High Country (Sam Peckinpah, 1962) eta Unforgiven (Clint Eastwood, 1992). Lehenengoak zubi eregiten dau hilzorian dagoan klasizismoaren eta bere berrinterpretazino krepuskularraren artean, modu inkontzientean; bigarrenak, barriz, hamarkada hareetako zinemagile enblematikoetako batek generoari egindako azken agurra jasoten dau. Hogeita hamar urte horreek gurutzaketa jori bat ixten dabe agirian.

Argitalpen honek zehatz-mehatz heltzen deutso fenomenoari, baita beharrezko testuinguru soziopolitikoari be. Ibilbide historiko/estetikoak, saiakera tematikoak, zinemagile kontrastatuak, eta bai kalidadeagatik bai esangura historikoagaitik oso adierazgarriak diran filmen antologia bat landu ditue helburu horretarako.

Liburua ondokoek idatzi dabe: Carlos Aguilar, Ricardo Aldarondo, Juan G. Andrés, Adrián Esbilla, Zigor Etxebeste Gómez, Pablo Fernández, José Miguel García de Fórmica, Ángel García Romero, Anita Haas, Pablo Herranz, Javier Mateo Hidalgo, José Francisco Montero, Antonio José Navarro, Jesús Palacios, Fernando Rodríguez Tapia, Rakel S. H. eta José Luis Salvador Estébenez.

Western garaikidea 1962-1992 laster egongo da eskuragarri liburu-dendetan (20 euro). 2024ko Tabakalerako zinema-abonua erosi dabenek liburu honen edo Iñigo Marzabalek koordinautako Polar frantziarra liburuaren ale bat jasoko dabe.

Tabakaleran, urtarrilean hasi eta abendura arte USA western garaikidea 1962-2021 Nosferatu zikloagaz batera plazaratu dabe liburua.

Urte amaieran, westernari buruzko beste liburu bat argitaratuko da euskeraz, Nosferatu Bildumako 12. zenbakia, Iñigo Marzabalek koordinauta.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu