'Ama' izeneko 4. diskoa aurkeztu dau Tenpora taldeak

Bizkaie! 2024-01-24 11:15   Musikea

Sei kantu barri, sei aukera Tenporaren denporarik bakoko espazio zoragarrian sartzeko.

Tolosako Tenpora taldeko lagunek euren maisutasuna ondo erakusten deuskue barriro be, musikari handiek bakarrik ulertzen baitabe benetako emozinoen komunikazinoan zintzotasunez eta benetakotasunez sakontzea luzimendu partikularren gainetik dagola.

Taldekideak dira Elene Arandia, Juantxo Zeberio, Beñat Barandiaran, Itsaso Etxebeste eta Hasier Oleaga.

Aitor Etxebarria izan dabe musika ekoizpenean lagun.

Diskoaren aurkezpenari jagokonez, martiaren 15ean joko dabe Tolosan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu