Zabalik dago 2024ko ADE, ArteDrama Euskal Laborategian izena emoteko epea

Bizkaie! 2024-01-24 08:41   Kulturea

ArteDrama Euskal Laborategia (ADEL), arte eszenikoetan euskeraz dabizenen topagunea da.

Aktore, zuzendari, antzerkigile zein antzerkizaleentzat urtero zabaltzen dan gunea. Euskal Herriko arte eszenikoetan sartutakoen arteko eztabaidak, jakintza eta alkartrukeak sustatzeko asmoari eutsiz, astelehenetik zapatura, 48 orduz guztira, 6 irakasleren tailerrak tarteko dirala. Ikastaro guztiak euskeraz izango dira eta matrikulea 500€-koa (baita lotarako lekua eta otorduak be).

Laborategi gisa jaiotako esperientzia apirilaren 1etik 6ra izango da Aulestin.

Ikastaroak

  • Ikusezinaren Dantza (Butoh): Ainhoa Alberdi.
  • Hitzen Boterea: Anaia Bono.
  • Irudimenarekin jolasten: Amaia Lizarralde.
  • Psikologia eta Antzerkia: Iñaki Ziarrusta.
  • Sormenaren Bila: Kepa Errasti.
  • Labirintoan Jolasean: Ander Lipus.


Informazino gehiago: info@artedrama.com

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu