UPV/EHUk datorren ikasturterako eskaintzea aurkeztuko dau EHUazokan

Bizkaie! 2024-01-22 12:59   Kulturea

Gipuzkoan, urtarrilaren 27an egingo da; Araban, zezeilaren 3an, eta Bizkaiko Campusean, 10ean.

EHUazokea, Euskal Herriko Unibersidadeko Unibersidade Orientazinorako Azokea, aukera parebakoa da etorkizuneko ikasleek Euskal Herriko Unibersidadeak 2024-2025 ikasturtean eskainiko dituan graduko ikasketak eta unibersidadean sartzeko prozedurea gertutik ezagutzeko. EHUazokea Euskal Herriko Unibersidadeak atontzen dituan orientazino-jardueren barruan kokatzen da eta orientazino-aktibitate nagusia da. Horren bidez, unibersidade publikoak orientazinoagaz dauen konpromisoa agirian jarten da, unibersidade aurreko ikasleek egingo dituen titulazinoak aukeratzerakoan erabagiak behar bezela hartzeko funtsezko tresnea dalako.

Euskal Herriko Unibersidadeko Ikasleen eta Enplegagarritasunaren arloko errektoreorde Fernando Tapiak adierazo dauenez, gaur egungo testuinguruan, etenik bako eraldaketak eta talentuaren krisia edo ikusten gabiz eta seguru gagoz behar-beharrezkoa dala orientazino egokia eskaintzea, unibersidade-aurreko ikasleek ikasteko zer aukera dituen jakin ahal izateko eta, holan, euren gaitasun, trebetasun eta interesetara ondoen egokitzen dan titulazinoa aukeratu ahal izateko. EHUazokea, Euskal Herriko Unibersidadearen Orientazino Azokea, da Euskadi mailako orientazino-jarduera nagusia. Bertan, unibersidade aurreko ikasleek eta euren familiek behar daben informazino guztia lortzeko aukerea dabe eta, gainera, arreta personalizatua, oinarrizkoa baita unibersidade-ikasketak aukeratzeko prozesuan.

Aurten, azokeak urtarrilaren 27an egingo dira Gipuzkoako Campusean, zezeilaren 3an Arabako Campusean eta zezeilaren 10ean Bizkaiko Campusean. EHUazokearen hiru jardunaldietan, fakultade eta eskola guztietako irakasleek arreta personalizatua eskainiko deutse unibersidade aurreko ikasleei standetan eta informazino-saio kolektiboak be egingo dira. Holan, EHUazokea aukera ona da gure unibersidadea eta graduko ikasketen eskaintzea hobeto ezagutzeko eta etorkizuneko unibersidade-ikasketei buruzko zalantza guztiak argitzeko.

Standetarako sarbidea librea izango da, baina derrigorrezkoa da izena emootea informazino-saioetara joateko. Saio horreetarako izena emoteko epea urtarrilaren 22tik 26ra bitartean izango da, Gipuzkoan urtarrilaren 29tik zezeilaren 2ra, eta Bizkaian zezeilaren 5etik 9ra. Izen-emotea zabalik egongo da informazino-saio bakotxeko plazak agortu arte.

Izena emotea orrialde honetan egingo da (esteka gaur astelehena, urtarrilaren 22an, aktibauko da Donostiako EHUazokarako).

Informazio gehiago hemen. 

2024-2025 ikasturteko gradu eskaintzea

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu