'Tanbor bat, Euro bat, Otordu bat'

Bizkaie! 2024-01-19 09:24   Kulturea

Zaporeak alkarteak Union Artesanagaz batera atondutako kanpainea da.

Urtea hasteagaz batera, Zaporeak elkarteak 3.000 anoa preparetan jarraitzen ditu egunero, Lesbosko (Grezia) errefuxiatuen kanpalekuan bizi diran asilo-eskatzaileentzat. Eta horri esteko, aktibo jarraitzen dau alkarteak finantziazinoaren bila, ekitaldietan eta gizartearen inplikazinoan. Horregaitik, Donostia eta donostiarrentzat hain garrantzitsua dan eguna hurreratzen dagoan honetan, Tanborradea, hurrengo kanpainea aurrera atara dogu Union Artesanagaz batera: Tambor bat, Euro bat, Otordu bat.

2016an atondu genduan lehen aldiz Danbor 1 = 1€ ekimena Grezian gatibu dagozan errefuxiatuak laguntzeko. Union Artesanak, Donostiako alkarte esanguratsu eta Tanborradako protagonistetako batek, Zaporeak Proiektuagaz bat egin eta Donostiako alkarte guztiei zabaldu geuntsen deia. Ekimena arrakastatsua izan zan eta aurten barriro be atondu dogu: Deialdia urtarrilak 20an Donostiako kaleetan ibiliko diran 20.000 personei egiten jake, helburua 20.000€ batzea da, 20.000 otordu banatzen lagunduko dauen diru kopurua. Zaporeak Proiektua eta Union Artesana-tik alkarte guztiak ekimenagaz bat egitera animetan ditugu.

Parte hartu nahi dauen kide bakotxak euro bat emon ahal izango dau Zaporeak txapa baten truke eta holan tanbor bakotxak ohiu egingo dau Lesbosen, tanbor solidario horreek entzungo ditue eta Donostiako herriak ez dituala ahaztu jakingo dabe.

Zaporeak Proiektua 2016tik dabil Grezian dagozan persona errefuxiatuentzako otordu duinak kozinau eta banatzen. Donostiako Intxaurrondo auzoan sortu zan proiektua eta egun Euskal Herri mailakoa da. Sei hilebeterako proiektua izan behar ebanak, 8 urteren ostean martxan dago. Chios-en hasi eta, Atenas eta Patrasetik igaro ostean, egun Lesbosen dabe euren sukaldea kokatua. Gaur egun, inoizko otordu kopuru handiena kozinetan dabe, egunean 3.000 otordu banatzen ditue errefuxiatuen artean. Horrek, proiektuaren aurrekontua asko handitu dau, otordu horreek prepareteak, egunean 3.000€-ko kostua dau, otorduak kontuan hartuta, gainontzeko gastuak gehituta, proiektuak urtean miloe baino gehiagko aurrekontua dau. Alkartasun ekimen bat da, irabazi asmorik bakoa, eta, horri aurre egiteko, ezinbestekoa dabe, erakunde, enpresa eta norbanakoen laguntzea. Horreen babesari esker lortu da 8 urtean bizirik irautea.

Mundu guztiak parte hartu deian tanborrada solidarioaren kanpainan pinak batzeko guneak: Bar Kau (Nafarroa Behera Plaza); Bar Vía Fora Jatetxea (Federiko Garcia Lorca pasealekua 10); Libreria Aritz (Segundo Izpizua kalea, 19); Garbera Gune Komertziala; Eguzki taberna (Sekundino Esnaola Kalea – Gros); Bar Talai (Mons pasealekua, 74); Eder Kafetegia (Basotxiki Kalea, 11); Bretxako Azokan: Charcuteria Yolanda eta Bacalaos Uranzu.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu