47. Gasteizko Jazz Jaialdiak 2024ko irudia aurkeztu dau
2024-01-16 12:39 MusikeaDavid Gotxikoa arabar diseinatzaileak egin dau kartela.
Gasteizko Jazzaldiak garagarrilaren 15etik 20ra egingo dan 47. edizinoaren irudia aurkeztu dau, David Gotxikoa arabar diseinatzaileak egina. Kartelean, David Gotxikoak bere pasino bi batu ditu: Diseinu grafikoa eta jazza.
Diseinatzaileak, Bilbon kokatuta dagoan Azul Prusia estudioaren arduraduna, disko baten karatula gogorarazten dauen kartel oroigarria proponidu dau, tipografia elementu protagonista izanez. Funzionaltasuna eta eragina beste edozein alderdiren ganetik lehenetsiz, joko tipografiko sinple baten bidez musikaz lotzen dogun erritmo jostagarria adierazo nahi izan dot, nabarmendu dau Gotxikoak.
Artisteak omenaldi berezia egiten deutso Reid Milesi, Blue Note zigilurako disko-azal ahaztezinak sortu zituan diseinatzaileari hain zuzen be, estilo iraultzailea eginez, kasu horretan eragin konzientea izan ez bada be, horretan diharduen edonor zorretan dago Reid Milesegaz, adierazo dau Gotxikoak. Duela hogeita hamar urte baino gehiagotik gozatu dot jaialdiaz: lehenik musika ezezagun baten esploratzaile bezela, gero kritikari bezela, eta orain beste zale bat bezela, gehitu dau kartelaren egileak.
Abonuak
Gasteizko Jazz Jaialdiak Mendizorrotzako Kiroldegiko 47. edizinoko kontzertuetarako (2024ko garagarrilaren 17tik 20ra) hainbat abonu jarri ditu salgai, 90 euroko prezio berezian.
Jazz Jaialdiak igaz jarri eban martxan ekimen hori, eta harrera arrakastatsua izan ondoren, datorren edizinora eroango dau barriro be.
Erosi hemen abonuak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!