Azkuna Zentroko Zinematekeak 40 urte bete ditu
2024-01-16 08:31 ZinemeaHemen da Classique = Moderne. Zinematekaren historia barria zikloa.
Azkuna Zentroak Bilboko Zinematekaren 40. urteurrena beteko dau 2024an. Proiektu hori 1983ko urtarrilean hasi zan Bilboko Arte Ederren Museoan. Urtebetetze hau ospatzeko, Azkuna Zentroak Classique = Moderne. Zinematekearen historia barria aurkeztuko dau, hiru denporalditan zehar zabalduko dana.
Zinematekearen historia barria hautatutako filmen ondoko zikloagaz hasiko da, José Julián Baquedano bere lehen programatzaileagaz batera. Ezinbesteko 45 film dira, zinemearen historian daben garrantzia kontuan hartuta, film horreek zuzendu dituenen garrantzia kontuan hartuta baino gehiago. Programa serie lez aurkeztuko da datozen hiru urtez.
Lehenengo kapitulua 2024ko urtarrilaren 16tik martiaren 12ra izango da, lehen 16 titulugaz. 1983an, Bilboko Arte Ederren Museoan eta 2011n Azkuna Zentroan bezela, John Ford zinemagilearen How Green Was My Valley (1941) filmagaz edegi zan:
Lehen kapitulua / Urtarrilak 16
How Green Was My Valley (1941)
- Zuzendaritza: John Ford
- Data eta ordua: Urtarrilak 16, martitzena - 17:30 eta 20:00.
- Iraupena: 118′
- Hizkuntza eta formatua: JBGA - 35 mm.
- Antzezleak: Walter Pidgeon, Maureen O'Hara, Roddy McDowall, Anna Lee, Donald Crisp, John Loder, Sara Allgood, Barry Fitzgerald eta Patric Knowles.
- Gidoia: Philip Dunne.
- Generoa: Dramea | Melodramea.
Urtarrilak 18, eguena l 17:30 y 19:30 L'année dernière à Marienbad (1961)
Urtarrilak 23, martitzena l 17:00 eta 20:00 Paris Texas (1984)
Urtarrilak 25, eguena l 17:30 eta 20:00 Nattvardsgästerna (1963) eta Partie de campagne (1946)
Urtarrilak 30, martitzena l 17:00 eta 20:00 Spione (1928)
Zezeilak 1, eguena l 17:00 eta 19:30 Ordet (1955)
Zezeiak 6, martitzena l 17:30 eta 19:30 Sunrise: A Song of Two Humans (1927)
Zezeilak 8, eguena l 17:30 eta 19:30 Tiempos modernos (1936)
Zezeilak 13, martitzena l 17:30 eta 19:30 Tabu (1931)
Zezeilak, eguena l 17:30 eta 20:00 Ninotchka (1939)
Zezeilak 20, martitzena l 17:30 eta 19:30 Casablanca (1942)
Zezeilak 22, eguena l 17:30 eta 19:30 Roma città aperta (1945)
Martiak 5, martitzena l 17:30 eta 19:30 Notorious (1946)
Martiak 7, eguena l 17:00 eta 20:00 All About Eve (1950)
Martiak 12, martitzena l 17:30 eta 20:00 The African Queen (1951)
Kontuak kontu, ezinbestekoa da asistentzia baieztatzea prentsa@azkunazentroa.com helbidean edo 648 773 373 telefonoan.
Classique = Moderne Zinematekearen historia barria inflexino-puntua da garai guztietako zinemaren onena pantaila handian eta jatorrizko bersinoan eskaintzen jarraituko dauen ibilbide batean.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!