2024/01/18 .

Mungian. | Azokak

Mungiako San Antontxu Azokea 2024

.

San Antontxu Azokea egingo da ganadu, animalia, artisau produktu, landare eta frutakaz, txorizo eta odolkien Euskadiko Lehiaketeagaz eta bestelakoakaz. Gure Ametsa Txistulari Taldeak, Trikitixeak eta Amilotx Dantza Taldearen Kalejireak alaituko daben entretenimendu modu ezbardinez beteriko eguna izango da. Goizeko 11:00etan, abereen erakusketako arrazak aurkeztuko dira, hareen ezaugarriei buruzko azalpenakaz. Nekazaritzako eta lorezaintzako makinen, fruta-arbolen, apaingarrien eta autoktonoen eta nekazaritzarako tresnen erakusketea be egongo da. Azpimarratzekoa da nekazaritzako elikagaien salmenta postuak eta txosnak egongo dirala, baita erakusketariak be, gehienak Bizkaikoak, baina baita Araba, Gipuzkoa, Nafarroa eta Burgoseko ordezkariak be.

Arratsaldean, Esku Pelota profesionaleko partiduen txandea izango da Mungiako Udal Pelotalekuan eta Loti ederrak antzerki musikaleko emonaldiarena Olalde Aretoan. Ondoren, Gora Herria taldeagaz erromeria Euskal Pizkundeko etorbidean eta kale-animazinoa Txikuri Fanfarriagaz egunari amaierea emoteko.

Txorizo eta odoloste lehiaketaren XXVI. Edizinoa

Euskal Pizkunde etorbidean dagoan karpa nagusian, Mungiako Merkatari eta Ostalarien Alkartearen eskutik. Bost kategoria izango dira: Barazki-odolkia, arroz-odolkia, txorizoa, bertako barazki-odolkia eta tokiko txorizoa. Lehenengo sariek 500 €-ko saria eroango dabe, bigarrenek 250 €-koa eta lokalek 350 €-koa. Aurten, Euskal Pizkundeko Etorbidean jarritako karpan 300 txorizo egosi saltzeaz gan, sari banaketearen ondoren, txorizo irabazlearen enkantea egingo da. Batutako diru guztia Bihotzez sortzetiko kardiopatien alkartearentzat izango da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu