Agur Annapurna

Bizkaie! 2024-01-15 07:51   Kulturea

Segurutik ez gara behar bezain argiak edo eraginkorrak izan Annapurnan...

Burrukan ibili gara, neu ibili naz oker baina danok altzau gara. Uste dot gu han geratzea zuhurtziarik eza litxatekeela, oso baldintza konprometidu eta arriskutsuak ditugulako. Annapurna eten barik eraldatzen da, mendi hauskorra bilakatu da eta mehatxatu egiten gaitu igaroten garen tokietatik. Ezin ditut nire kideak arrisku gehiagotan jarri eta horregaitik, goiz osoan berba egin eta hausnartu ondoren, arriskuak baztertu eta biziteari baiezkoa emotea erabagi dogu, saiatzen jarraitzeko gure asmoak atzean itxita.

Eskerrik asko nire taldekide guztiei, Chhepal, Magkpa, Ang-gyalu, Mayla, MigTemba, Lakpa, Tashi, Moeses, Mattia, Eneko, Andrés, 7summits staff, sufridu eta gozau egin dogu, jarraitu gaituzuenoi eta babesle eta lagunei. Graccie mile, obrigado, eskerrik asko, eskerrik asko.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu