(H)ilbeltza, hamargarrenez Baztanen
2024-01-12 12:37 KultureaUrtarrilaren 22tik 28ra izango da.
Urtero lez, nobela baltzak euskeraz dauen literatur egitaraua atondu dabe Baztanen. X. Hilbeltza, oparoa eta herri ezbardinetan izango da, urtarrilaren 22tik 28ra.
Aurtengo edizinorako prestau daben ikusentzunezko piezak, bat baino gehiago ikaratuko dau.
Egitaraua
- Astelehena, hilak 22:
- VI. (H)ilbeltza bekearen irabazlea: Beñat Irastorza Ugalde Altxa, hildakoak Fred Vargasen elebarriaren itzulpenaren inguruko berbaldia.
- 19:30ean Arizkungo Medikuaren etxean.
- Eguaztena, hilak 24:
- Eusebio Erkiaga: Arranegitik bertze auzo batzuetara Miren Agur Meaberen berbaldia.
- 19:00etan Anizko Mendiarte alkartean.
- Eguena, hilak 25:
- Jon Alonsoren Carvalho Euskadin liburuaren aurkezpena. Alkarrizketatzailea : Irati Jimenez.
- 19:00etan Berroetako Gure Ametsa alkartean.
- Barikua, hilak 26:
- Mirande, film bat egiteko zirriborroa dokumentala Josu Martinez zuzendariagaz.
- 19:30ean Iruritako Gizarte Bilgunean.
- Zapatua, hilak 27:
- Mahai-ingurua: Sorgin-ehiza Euskal Herrian. Amaia Nausia Pimoulier, Asisko eta Juainas Paul Arzak hizlari. Moderatzailea: Ane Eslava. 11:00etan Arizkunenea kultur etxean, Elizondon.
- 14:00etan, Bazkaria Erratzuko Alkartean. (Txartelak eskatu ilbeltzabaztanen@gmail.com helbidean).
- 17:00etatik aurrera liburu aurkezpenak; Ernesto Prat, Mendeku eskubidea; Mikel Begoña, Hiru etxe Santa Monikan; eta, Xabier Lasa, Ura ez baita beti gardena.
- 18:30ean, Ebaltz, Susmagarrien gaua Erratzun.
- Domeka, 28:
- Erraiak etsai itzuli beltza Beartzunen. 10:30ean, Elizondoko plazan.
- BERTSO SAIOA: Izu-gar-irrizkoa. Gai-jartzailea: Amaia Agirre. Bertsolariak: Nerea Ibarzabal, Alaia Martin eta Saioa Alkaiza. 19:00etan Arizkunenea kultur etxean, Elizondon.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!