BSRT Kølektiv taldeak single barria kaleratu dau

Bizkaie! 2024-01-12 08:45   Musikea

Egun behera izenekoa.

BSRT Kølektiv talde bilbotarraren single eta bideo barriak musika elektronikoa dau barriz be erraminta nagusia. BSRT Kølektiv-en Egun behera abestiak jantzara animau eta elektronikearen askotariko erritmoetan (techno, drum and bass, house, trance, EBM…) erakutsiko deusku egunerokotasunean sartuta gagozela, baita eta bihar hainbat hobe esaldiaren mende gagogozela be. Egunero egun behera, hain zuzen be.

BSRT Kølektiv taldearen sustatzaileak lau musikari dira: Raperu (bertsolari ohia, orain rap-abeslaria Amooma taldean), Uki (DJ, Akerjenbe Sound System eta beste kolektiboetako kide), Imanol (bateria, Amooman eta Ertz taldeetan), Torralba (sinteak eta produktorea, lehen baxu-jotzailea: Guda Dantza eta Afrika Bibang). BSRT Kølektiv taldearen single barriaren grabaketea eurek egin dabe eta bideoa, barriz, Ane Zugazak zuzendu dau.

Ikusiki single barriaren bideoa hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu