Sareak bateratu eta aberastu nahi ditu Etxepare Euskal Institutuak

Bizkaie! 2024-01-09 09:41   Kulturea

Kanal bakarraren alde egingo dogu.

Facebooken eta Twitterren hiru kanal elebakarretik, kanal bakar eleanitzera pasauko gara. Sareak bateratu eta aberastu nahi ditugu. Kalidadezko edukiaren aldeko apustua egin.

Euskerea. Kulturea. Mundura. Hori da gure egitekoa, eta sare sozialek eskaintzen deuskuen leiho digitala be helburu horretan kokatu nahi dogu. Euskal hizkuntzara eta kulturara hurreratzeko zubia izan nahi dabe Etxepareko sare sozialek, edonor zarala eta edonon zagozala be, euskereari lotutako sorkuntza eta ekimenen barri izateko gune eta komunidadea.

Etxeparen arlo askotan gabiz, besteak beste, euskal kulturea sustatzen, hizkuntzea bera ikertu eta irakasten eta beste herrialde batzuen aurrean kultur hartu-emonak eregiten. Lurralde mailan edo nazinoartean sortzailea, produktorea, eragilea, ikerlaria, ikaslea, irakaslea, kazetaria edota herritarra bazara, eta euskerea eta euskal kulturea interesetan bajatzu, eduki erakargarriak topauko dituzu gurean.

Egun hiru dira Facebooken ditugun orrialdeak, eta beste horrenbeste kontu ditugu Twitterren. Euskerazko profilak dira nagusi kasu bietan, baina nazinoartean eta nazinoarteagaz komuniketako, gaztelaniazko eta ingelesezko orrialde eta kontu bana sortzea erabagi genduan. Orain, barriz, horreek bateratzearen alde egingo dogu, uniberso eleanitzean gure elearen balioa indartzeko. Zelan? Erabiltzaileak euskereagaz zuzenean hartu-emonetan jarriz.

Atzerako kontaketea hasi da, eta urtarrilaren amaieran, gaztelaniazko eta ingelesezko kontuak ezabatuko ditugu. Ordura arteko epea dozue Etxepare Euskal Institutuaren profil honeek jarraitzen hasteko:

X: @etxepareinst
Facebook: @etxepareinst
Instagram: etxepareinst

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu