Antzerki Garaia 2024, Ordizian eta Beasainen
2024-01-09 09:03 KultureaZortzi antzezlan izango dira, horreetatik bi gaztelaniaz eta bakarra elebitan.
Antzerkia oro har eta euskaraz egindakoa bultzatzen jarraitzea dau helburu Beasaingo eta Ordiziako Udalen arteko alkarlanari esker atondutako XXX. "Antzerki Garaia" egitarauak. Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Euskadiko Antzoki Sarearen lankidetzeari esker, antzerkia zabaldu eta ikusleak erakarteko denporaldi honetarako egitarau erakargarria atondu dabe aitatu udal bietako kultura sailek.
Ordiziako Herri Antzokian zabalduko da 2024ko Antzerki garaiaren egitaraua.
- Urtarrilak 12: Obsoletus (euskaraz). Herri Antzokia (Ordizia). Zuzendaria: Pako Revueltas. Antzezleak: Aiora Sedano, Juanjo Otero, Aitor Fernandino.
- Urtarrilak 19: Baginaren bakarrizketak (euskaraz). Usurbe Antzokia (Beasain). Zuzendaria: Begoña Bilbao. Antzezleak: Ainhoa Etxebarria, Itziar Urretabizkaia, Intza Alkain.
- Zezeilak 9: Almazenean (euskaraz). Herri Antzokia (Ordizia). Zuzendaria: Begoña Bilbao. Antzezleak: Zuhaitz Gurrutxaga, Iker Galartza.
- Zezeilak 16: Búho (gaztelaniaz). Usurbe Antzokia (Beasain). Zuzendaria: Diego Lorca, Pako Merino. Antzezleak: Diego Lorca, Pako Merino.
- Martiak 1: Posdatarik gabeko gutunak (euskaraz). Herri Antzokia (Ordizia). Zuzendaria: Getari Etxegarai. Antzezleak: Kepa Errasti, Nerea Ariznabarreta.
- Martiak 15: Esnearen kolorekoa (euskaraz). Usurbe Antzokia (Beasain). Zuzendaria: Fernando Bernués. Antzezleak: Joseba Apaolaza, Miren Arrieta, Mireia Gabilondo, Aitziber Garmendia, Jon Olivares, Jose Ramón Soroiz.
- Apirilak 5: Sexpiertos (gaztelaniaz). Herri Antzokia (Ordizia). Zuzendaria:Mireia Gabilondo. Antzezleak: Telmo Irureta, Miren Arrieta.
- Apirilak 12: La sed del minotauro (elebiduna). Usurbe Antzokia (Beasain). Zuzendaria: Alex Gerediaga. Antzezleak: Jon Ander Urresti, Ainhoa Artetxe, Miren Gaztañaga/Leire Ucha, Arrate Etxeberria, Txubio Fdez. De Jáuregui.
Antzezlan guztiak 20:30ean hasiko dira.
Sarrerak eta abonuak
Zortzi antzezlan ikusteko aukerea dago eta horreetatik bi izango dira gaztelanaz eta bakarra elebitan. Sarrerak 12 euroan izango dira salgai emonaldi bakotxeko eta denporaldi osorako abonuaren salneurria 72 eurokoa izango da. Hau erosteko epea urtarrilaren 9a arte egongo da zabalik.
Abonuagaz, egitarauko saio guztietara sartzeko aukerea izango da Ordizian edo Beasainen izan. Edozein aldaketari buruzko informazinoa jasoko dabe, baita urtean zehar beste obra batzuen programazinoari buruzkoa be. Gainera, antzezlan guztietarako udalerri bakotxeko antzokian esleitutako jarlekuari eutsiko jako.
Salmenta lekuak, Ordizian Herri Antzokiko leihatilan martitzen eta eguenetan 11:30-14:00 eta martutzenean 18:00-19:15 eta Beasainen Usurbe antzokian izango dira. 10 sarrera baino gehiago eskuratu nahi dituen kultura talde, ikastetxe eta gisakoek prezio berezia izango dabe, 10 euro eta jaagokon udaleko kultura sailean eskuratu beharko ditue.
Programazioa
Ordiziako Herri Antzokian zabalduko da esan bezala 2024ko “Antzerki garaia”ren egitaraua. Emanaldi guztiak 20:30ean hasiko dira.
- Urtarrilak 12: "Obsoletus" (euskaraz). Herri Antzokia (Ordizia). Zuzendaria: Pako Revueltas. Antzezleak: Aiora Sedano, Juanjo Otero, Aitor Fernandino.
- Urtarrilak 19: "Baginaren bakarrizketak" (euskaraz). Usurbe Antzokia (Beasain). Zuzendaria: Begoña Bilbao. Antzezleak: Ainhoa Etxebarria, Itziar Urretabizkaia, Intza Alkain.
- Otsailak 9: "Almazenean" (euskaraz). Herri Antzokia (Ordizia). Zuzendaria: Begoña Bilbao. Antzezleak: Zuhaitz Gurrutxaga, Iker Galartza.
- Otsailak 16: "Búho" (gaztelaniaz). Usurbe Antzokia (Beasain). Zuzendaria: Diego Lorca, Pako Merino. Antzezleak: Diego Lorca, Pako Merino.
- Martxoak 1: "Posdatarik gabeko gutunak" (euskaraz). Herri Antzokia (Ordizia). Zuzendaria: Getari Etxegarai. Antzezleak: Kepa Errasti, Nerea Ariznabarreta.
- Martxoak 15: "Esnearen kolorekoa" (euskaraz). Usurbe Antzokia (Beasain). Zuzendaria: Fernando Bernués. Antzezleak: Joseba Apaolaza, Miren Arrieta, Mireia Gabilondo, Aitziber Garmendia, Jon Olivares, Jose Ramón Soroiz.
- Apirilak 5: "Sexpiertos" (gaztelaniaz). Herri Antzokia (Ordizia). Zuzendaria:Mireia Gabilondo. Antzezleak: Telmo Irureta, Miren Arrieta.
- Apirilak 12: "La sed del minotauro" (elebiduna). Usurbe Antzokia (Beasain). Zuzendaria: Alex Gerediaga. Antzezleak: Jon Ander Urresti, Ainhoa Artetxe, Miren Gaztañaga/Leire Ucha, Arrate Etxeberria, Txubio Fdez. De Jáuregui.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!