Badatoz 2024ko Zuberoako Maskaradak

Bizkaie! 2024-01-09 08:31   Kulturea

Urtarrilaren 21ean hasi eta apirilaren 27an amaituko dira.

Danetara, 15 izango dira urtarriletik apirilera. Ohitura dan lez, lehenengoa eta azkena atontzaileen herrian, Pagolan, izango dira baina beste 12 herritan be atonduko ditue, Zuberoako 11 herritan, baita Nafarroa Behereko Donaixtin be.

Maskaradak 2024

  • Urtarrilak 21ean eta apirilaren 27an: Pagolan.
  • Urtarrilak 27an eta 28an, Ezpeizen.
  • Zezeilaren 3an, zapatuan, Maule-Lextarren.
  • Zezeilaren 4an eta 11n: Irurin.
  • Zezeilak 11n, domekan: Maule-Lextarren.
  • Zezeilaren 17an, zapatuan: Gamere-Zihigan.
  • Zezeilaren 24an, larunbata: Muskildi
  • Martiaren 2an, zapatuan: Donaixtin.
  • Martiaren 10ean, domekan: Ligi-Atherein.
  • Martiaren 17an, domekan: Idauzen.
  • Martiaren 23an, zapatuan: Alozen.
  • Martiaren 31n, domekan: Barkoxen.
  • Apirilak 7an, domekan: Larraine.
  • Apirilaren 14an, domekan: Urdiñarben
  • Apirilaren 21ean, domekan: Lakarri-Altzain.


Egun osorako gozamena. Ohikoena goizean 9:00-10:00 bitartean hastea izaten da eta arratsaldekoa, barriz, 15:00-16:00ra hiru bat orduko saioa.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu