Azken egunak Bene Bergado eskultorearen 'Urritu' erakusketea ikusteko Azkuna Zentroan

Bizkaie! 2024-01-05 13:51   Kulturea

Urritu proiektuak Juan Luis Moraza izan dau komisario.

Bene Bergadoren 'Urritu' erakusketea | Ikusi handiago | Argazki originala

Erakusketeak 34.000 bisitari baino gehiago izan ditu eta bideoz, erakusketa honetarako sortutako instalazinoez, Bene Bergadoren ibilbide artistikoko obra, material, instalazino eta dokumentazinoez eta erakusketa hau egiteko prozesuagaz zerikusia daben elementuez osotuta dago

Urritu Azkuna Zentroko Erakusketa Aretorako egindako erakusketa-proiektu espezifikoa da eta bertan alderdi biografikoak eta ideologikoak buztartzen dira, egileak onartzen dauen bezela, iraganerantz joteak orainari lodierea emoten deutso. Artistak urritu infinitiboa proponiduten dau gizarte garatuen ekoizpenaren eta konsumoaren hazkunde esponentzial eta mugabakoaren aurrean.

Ekintzarako dei horrek zeharkatzen dau Juan Luis Moraza artisteak komisariautako erakusketa.

Urritu erakusketeak agirian jarten dau artearen eta aztertzen dauenaren arteko tensino dinamikoa, haren prozesu artistikoen eta gairik esplizituenen artekoa. Urritu ez da erakusketa honetako edukia edo gaia bakarrik, baita esperientzia artistikoaren berezko konpromisoa be. Bene Bergadoren elaborazino prozesuek modu poetikoan barrubatzen ditue materialen fisikotasuna eta funts sinbolikoa.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu