Brailleren Mundu Eguna da gaur, urtarrilak 4
2024-01-04 08:48 KultureaONCEk alfabetatze sistema honen garrantzia nabarmentzen dau.
Urtarrilaren 4an, brailleren Mundu Eguna dogu, bere inguruan kontzientzia handiagoa sortzeko aukeratutako data garrantzitsua itsu edo ikusmen urritasun handia daben miloeka personentzat mundu osoan. Alfabetatze sistema honek marketan dau inklusinoaren eta bazterketearen arteko aldea.
Marina Rojas ONCE Braille Unidadeko arduradunak ondokoa nabarmendu dau: Itsuek tetrabrik ontzi bat eskuartean darabiltenean, braillez etiketa baten aurrean, ontzi horrek esnea, zukua edo saldea dauen bereiztu leikiez. Gehienentzat detaile hutsala izan daiteke, baina hori da autonomoa izatearen edo ez izatearen arteko aldea. Urte askotan eta gaur egun be braille sistemea oinarrizkoa da.
Brailleren Mundu Eguna
2019an, NBEk Brailleren Mundu Eguna aldarrikatu eban urtarrilaren 4an. Louis Braille (1809-1852) da gaur egungo irakurketa eta idazketa sistema honen sortzailea eta mundu osoko 285 miloe itsuk erabilten dabe. Sei puntu dagoz eta 64 konbinazino tartean dirala, letrak eta zenbakiak osotzeko erabilten dira, edozein hizkuntzatan idatzi zein irakurteko.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!